Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1646

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2010eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deia egiten duena.

Martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren bitartez Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidea arautu zen. Dekretu horretan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dirulaguntzak ematen ditu Akitania eskualdeko kideekin batera enplegua eta ekintzak sortzeari lehentasuna ematen dioten elkarlan proiektuak burutu ditzaten EAEko gizarte eta ekonomia eragileek.

51/2008 Dekretuan azaldutako helburua betetzeko, eta dekretu horren 10. artikuluan ezarritakoari jarraiki, bidezkoa da 2010. urteko laguntzetarako deia egitea. Deialdi hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioren 2010. urteko Aurrekontu Orokorren kontura egiten da.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuaren 15.5 artikuluan ezarritakoarekin bat eginik, hauxe,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Helburua eta diru kopura.

1.- 2010. urteko ekitaldian Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Fondoaren kontura dirulaguntzak emateko deia egiten da, Akitania-Euskadi Lankidetzarako Funts Erkidearen martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren bitartez onartutako arauei jarraiki. Dirulaguntzok seiehun eta hamasei mila ehun eta laurogeita hamazazpi euroko (616.197 € ) zenbatekoa izango dute guztira (154.049 € 2010eko ekitaldirako eta 462.148 € 2011rako konpromiso modura). Eranskin bakarrean jaso dira deialdirako onartu diren oinarriak.

2.- Lehendakaritzako beste programa batzuek erabili ez dituzten diru-baliabideak izanez gero, artikulu honetako guztizko zenbatekoa aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta eta dirulaguntzak esleitu aurretik. Egoera horren berri Lehendakaritzako idazkari nagusiak emango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bitartez.

3.- Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Erregelamenduarekin (EE) bat etorriz, dirulaguntza hauek mínimis laguntzen barruan daude, pertsona juridiko edo fisiko zehatz bati emandako dirulaguntza osoak ez duelako 200.000 eurotik gora egiten, hiru zerga-ekitaldietan zehar.

Bigarrena.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Proiektuak eta eskatzaileak Akitania-Euskadi Lankidetzarako Funts Erkidearen martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren eskatzen direnak betetzen badituzte, proiektuaren jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek txosten-eskabide bat aurkeztu beharko dute, laugarren oinarrian jasotako ereduaren arabera. Txosten-eskabide hori bikoizturik aurkeztu beharko da, data jarrita eta eskatzailearen edo bera ordezkatzen duenaren sinadurarekin, 2010eko apirilaren 22a baino lehen honako helbide honetan:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Eskaerak Herri Administrazioen Araubide juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarrita dauden edozein eratan aurkez daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

2.- Beste txosten baliokide bat aurkeztu beharko dio Akitaniako Eskualde Kontseiluari (Secrétariat Général aux Affaires Internationales et à la Coopération Interrégional) lankidea den pertsona fisiko nahiz juridikoak -alegia, eskualde horretan administrazio egoitza edo egoitza soziala duen lankideak-. Hori betetzen dela egiaztatzeko, Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak etengabeko harremana izango du Akitaniako Eskualde Kontseiluarekin.

Hirugarrena. - Ebaluazio Batzordeko kideak.

Akitania-Euskadi Lankidetza Funts Erkidearen martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako ebaluazio batzordeko kideak honako hauek izango dira:

- Irune Aguirrezabal Quijera andrea, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Koordinaziorako zuzendaria, batzordeburua.

- Sofía De Orue Valdés andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikaria, bokala.

- Rafael Hueso Vicent jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza nagusiko teknikaria, idazkari lanetarako.

- François Maitia jauna, Akitania Eskualde Kontseiluko presidenteordea, bokala.

- Jean-Marie Blanc jauna, Europar Harremanetarako zuzendaria, bokala.

- Valérie Sarraute-Larnac andrea, Europar Harremanetarako Zuzendaritzako teknikaria, bokala.

Laugarrena.- Esleipen ebazpena.

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrak Ebaluazio Batzordeak egindako proposamena ikusita dirulaguntzen esleipena erabakiko du.

Bosgarrena.- Eskabide eredua.

(bikoizturik aurkeztu behar da data jarrita eta eskatzailearen edo bera ordezkatzen duenaren sinadurarekin)

1.- Ekintzaren ezaugarriak.

1) Proiektuaren izenburua:

2) Helburuak:

3) Guztizko aurrekontua. Proiektuan parte hartzen duten kide guztiena jaso beharko du, bai Akitaniako kideena bai Euskal Autonomia Erkidegokoena.

4) EAEn egoitza duten partaideei dagokien aurrekontu zatia:

5) Fondo Komunaren kontura eskatutako dirulaguntza. Akitanian eskatutakoa eta EAEn eskatutakoa ere jaso beharko ditu.

6) EAEn egoitza duten partaideek jasoko luketen dirulaguntza:

7) Hau al da Lankidetzarako Fondo Komunaren kontura eskatzen duzun lehenengo dirulaguntza?

Bai Ez

8) Proiektu bererako eskatutako edota eskuratutako beste dirulaguntza batzuk:

9) Ondoko zein arlotan sartuko zenuke proiektua?

- I. taldea: goi mailako irakaskuntza eta teknologia zentroak: ikerketa aplikatua eta teknologia transferentzia; bekadunak eta ikerlariak trukatzea; ko-diplomaturak lortzeko prestakuntza.

- II. taldea: ekonomia ekintza-teknologia berrikuntza: teknologia berrietarako inbertsioa; informaziorako eta komunikaziorako teknologia berriak; esportaziorako elkarte berriak sustatzea; produktu berriak sortzea; industria lankidetza eta enpresen garapena. Nekazaritza; arrantza; turismoa; ingurumena; garraioa.

- III. taldea: Prestakuntza-kultura: mugen arteko ekintzak garatzeko prestakuntza; irabazi asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza; elebitasun frantses-espainiarra eta euskararen garapena; kirolak; osasungintza; gizarteratzea.

10) Proiektua hasteko aurreikusitako eguna:

11) Proiektua amaitzeko aurreikusitako eguna:

2.- Eskatzaileen ezaugarriak.

1) Izena edo izen soziala:

2) Helbidea edo egoitza soziala (telefonoa, fax zenbakia eta posta elektronikoa barne):

3) Bankuko datuak (kontu zenbakiak, sukurtsala, bankua edo kutxa...):

4) EAEko arduradunaren izena:

5) Erakundearen izaera:

Irabazi asmoduna

Irabazi asmorik gabekoa

3.- Akitaniako kideen ezaugarriak.

1) Izena edo izen soziala:

2) Helbidea edo egoitza soziala (telefonoa, fax zenbakia eta posta elektronikoa barne):

3) Akitaniako arduradunaren izena:

4.- Erantsi behar diren beste dokumentu batzuk (bikoiztuak).

1) Proiektuaren azalpen txostena eta proiektua garatzeko egitaraua.

2) Pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia; eta pertsona juridikoa bada, sortze agiria eta identifikazio fiskalarena.

3) Zerga alorreko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzari buruzkoak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria; edo eginbehar horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzekoa, bestela.

4) Estatutuak (partaidea pertsona juridikoa bada).

5) Aurrekontu banakatua, eranskinean jasotako ereduaren arabera.

6) Ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria, pertsona juridikoa izanez gero.

7) Enpresak izanez gero, eskatzailearen aitorpena, urtean bertan eta aurreko bi urteetan beste minimis laguntzaren bat jaso duen ala ez adierazteko.

8) Zinpeko aitorpena edo erantzukizunezkoa, ondokoa egiaztatuz: eskatzaileak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere, ezta sexua dela eta eragindako bereizkeriengatik ere, hain zuzen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat etorriz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honetan nahiz lehen aipatutako dekretuan jasota ez dagoen guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari jarraituko zaio. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

ERANSKINA/ANEXO

AURREKONTUA/PRESUPUESTO

Gastuak

Gastos Diru-sarrerak

Ingresos

Euskadi Kontzeptua/Concepto

Zenbatekoa/Cuantía

Kontzeptua/Concepto

Zenbatekoa/Cuantía

Euskadikoa guztira

Total Euskadi

Akitania/Aquitania Kontzeptua/Concepto

Zenbatekoa/Cuantía

Kontzeptua/Concepto

Zenbatekoa/Cuantía

Akitaniakoa guztira

Total Aquitania

Guztizko orokorra

Total general


Azterketa dokumentala