Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
Osasun eta Kontsumo Saila
1645

971/2010 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei deitzen diena 2010-2011 ikasturteko euskara ikastaroetara.

Horretarako kontuan hartu da azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoa, eta garatzen duten dekretuak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. Halaber, kontuan hartu dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskera Plana (2005eko maiatzaren 27an onartua) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak, hizkuntza-prestakuntzako eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUGU:

Artikulu bakarra.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen 2010-2011 ikasturteko hizkuntza gaikuntzarako ikastaro deialdia onartzea, I. eta II. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

Osakidetza-Euskal Osasun

Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA

2010-2011 IKASTURTEAN HIZKUNTZAZ GAITZEKO IKASTAROETARAKO DEIA

OINARRIAK

Lehenengoa.- Helburua.

Deialdi honen helburua da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileen euskarazko hizkuntza gaikuntza bultzatzea.

Bigarrena.- Norentzat.

Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileei zuzentzen zaie, lan-baldintzak dekretu biok araututa dauzkatenei hain zuzen: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Langileen Lan-baldintzak Arautzeko Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Langileen Lan-baldintzak Arautzeko Dekretuak.

Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek aplikatuko dituzte Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskera Planak eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Jarraibideen bidez ezarriko dituen irizpideak.

Onespena jaso duten eskarien ondorioz, ordezko langileak kontratatu beharra dagoenean, kontratatu beharreko langileen kopurua aurrekontua izatearen menpe egongo da.

Hirugarrena.- 2010-2011 ikasturteko deialdiak.

3.1.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak bi deialdi kaleratuko dituzte ikastaroak eskaintzeko.

Oraingoan kaleratzen dena 2010-2011 ikasturteko deialdi nagusia da, ikasturte osoa arautzen duena. Deialdi honetan lanorduetan eta lanorduz kanpo egiteko ikastaroak eskaintzen dira.

Datorren azaroan bigarren deialdia kaleratuko da, oraingo honen osagarria, zerbitzu-erakundeetara garaiz bidaliko den barne-jarraibideen bidez, 2010-2011 ikasturteko bigarren lauhilabeteko eskaintza egiteko.

Azaroko deialdian modulu aldaketa hauek onartuko dira soilik:

a) lanorduetako ikastaro trinkoetatik (5 ordu, barnetegia) lanorduetako edo lanorduz kanpoko bi ordukoetara eta

b) lanorduetako edo lanorduz kanpoko bi ordukoetatik lanorduetako ikastaro trinkoetara (5 ordu, barnetegia).

Bigarren deialdian ez da ikasle berririk onartuko bi orduko moduluetan, eta ez da eskainiko autoikaskuntzako ikastarorik.

3.2.- Deialdiko ikastaro mota guztiak hauek dira:

a) Lanorduetako ikastaroak:

- 5 orduko ikastaro trinkoak (euskalduntzean zein alfabetatzean).

- Barnetegia.

- Egunero, 2 orduko ikastaroak.

b) Lanorduz kanpoko ikastaroak.

- Presentziazko ikastaroak euskaltegian.

- Ordenadore bidezko autoikaskuntza ikastaroak.

3.3.- Lanorduetako bi orduko ikastaroak eta lanorduz kanpoko presentziazko eta ordenadore bidezko autoikaskuntza ikastaroak ikasturte osorako izango dira, hau da, urritik ekainera. Bost orduko moduluak eta barnetegiak, berriz, lehenengo deialdian, urritik otsailera izango dira eta, bigarren deialdian, otsailetik ekainera.

3.4.- Deialdi honetan ez da sartzen EGAtik gorako edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan EGAren baliokide diren agirietatik gorako ikastarorik. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 4HEko ikastaroetarako deia egingo du 2010-2011 ikasturterako.

Laugarrena.- Lanorduetako ikastaroen eskaintza.

2010-2011 ikasturteko deialdi honetan eskaintzen diren lanorduetako ikastaroak II. eranskinean daude jasota.

Lanorduetan ikastaroetara joateko ezinbestekoa izango da langileak lanorduetako prestakuntza-plan indibidualizatua izatea. Plan horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Euskera Planean jasotako irizpideen arabera egingo dira. Lanorduetan 2 orduko ikastaroetan parte hartu ahal izango dute soilik txanda finkoan ari diren langileak.

Zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek barnetegira joateko edo ikastaro trinkoetan parte hartzeko emandako baimenak lauhilabete osorako dira. Lanorduetako bi orduko ikastaroetan parte hartzeko emandako baimenak ikasturte osorako izango dira, urritik ekainera.

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ahalmena du egoki iritzitako egokitzapenak egiteko.

Bosgarrena.- Lanorduetako ikastaroak egiteko eskaerak.

Langileek ikastaro mota bakarra eska dezakete.

Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren Jarraibideetan ezarritako lehentasunen eta irizpideen arabera, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

5.1.- Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Lanorduetako ikastaroetarako eskabidea egiteko epea 2010eko martxoaren 23tik apirilaren 16ra (biak barne).

Zentroko zuzendaritzak jasotako eskaera bakoitzari buruzko txostena egin beharko du, eta onartutako eskaerak eta ukatutakoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidali. Zerbitzu-erakundeek eskabideak Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ezarritako prestakuntza moduluan grabatu eta tratatu beharko dituzte.

Onartutako eskaerek eta ukatutakoek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan egon beharko dute 2010eko maiatzaren 7rako.

Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko zerrenda bidaliko dio IVAPi 2010eko maiatzaren 28rako.

Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.

Giza Baliabideetako Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.

5.2.- Interesatuek deialdi honetako eskabide elektronikoa bete beharko dute, horretarako ondorengo helbide elektronikoetara joz:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Eskabideak).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Eskabideak).

Era berean, izena emateko eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan.

Eskabideak pertsonaleko zuzendaritzek gestionatuko dituzte horretarako dagoen aplikazio informatikoan.

Seigarrena.- Lanorduetako ikastaroetan onartzeko araubidea.

6.1.- Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.

Kasuan kasuko zerbitzu-erakundeko zuzendaritzaren betebeharra da eskaerei emandako onespenaren edo ukapenaren berri eskatzaileei beraiei ematea idatzizko jakinarazpenaren bidez. Jakinarazpen hori 2010eko maiatzaren 7rako egin behar dute. Ukapenaren kasuan arrazoia espresuki adierazi beharko dute. Halaber, onartutakoen eta ukatutakoen zerrenda argitaratuko dute zerbitzu-erakundearen iragarki oholetan.

6.2.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egoki iritzitako kasuetan, mailaketa proba egitera dei diezaioke eskatzaileari, haren euskara-ezagutza maila neurtzeko. Deitutako langileren bat jarritako egun eta orduan mailaketa probara agertzen ez bada, aukera galduko du eskatutako ikastaroa egiteko.

Salbuespenez, IVAPek erabaki dezake aurkeztu ez den langile bati probara berriro deitzea, interesatuak aurreko mailaketa probara aurkeztu ez izana justifikatzen badu proba egin denetik bi egun igaro aurretik, Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidalitako jakinarazpen arrazoitu baten bidez. IVAPek bertan behera utziko du salbuespenezko dei honetara ere aurkezten ez den langilearen eskaera.

6.3.- Mailaketa probak egin ondoren taldeak osatuko ditu IVAPek. Taldeak osatzean ikasle bakoitzari bere pertsonaleko zuzendaritzak baimendutako modulua gordeko dio IVAPek, ahal den neurrian. Nolanahi ere, modulu edota ordutegi jakin batean taldea osatzeko behar adinako eskaerarik ez badago, IVAPek egoki iritzitako aldaketak proposatuko ditu.

Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

6.4.- IVAPek matrikula orria bidaliko du Giza Baliabideetako Zuzendaritzara administrazioko talderik izango ez dutenentzat, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Matrikula orriaren bitartez interesatuak berak aukeratutako euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikulatu ahal izango da.

Langileak euskaltegiaren egutegira eta ordutegira moldatu behar du, egutegi eta ordutegi horiek IVAPek eskainitako ikastaroekin bat ez datozenean.

Ikastaroa egiteko aukeratutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula orria jasotzeko eta, erabiltzen ez badu, urriaren 29rako bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko. Matrikula orria aipatu epean itzultzen edo jasotzen ez badu, haren eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

Langileak ikastaroa ez egitea erabakitzen badu, ahalik eta lasterren itzuli behar du aipatutako matrikula orria bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara, betiere urriaren 29a baino lehen, dagokion jakinarazpenarekin batera, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzari bidali eta honek IVAPi helarazteko.

Ukoa jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroari ukoa» izeneko inprimakia erabili beharko du. Inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara> Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea / Ukoa).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

Halaber, 2009-2010 ikasturterako deialdia arautzen zuen 847/2009 Ebazpenaren 6.4 oinarriak ezartzen zuena betez, 2009-2010 ikasturtean matrikula orria itzuli ez edo jaso ez zuten langileei ez zaie onartuko 2010-2011 ikasturterako eskaerarik.

Langileak egin duen matrikula IVAPek ordainduko du, betiere ondorengo baldintzak betetzen badira:

1) Matrikula orria garaiz entregatuta izatea: matrikula orria ikastaroa hasten denerako aurkeztuta egon behar da euskaltegian. 2010eko urriaren 22a baino beranduago entregatzen bada, IVAPek ez du matrikula ordainduko.

2) Gutxieneko ordu kopurua betetzea: ikastaro trinkoek gutxienez 400 iraun behar dute eta 2 orduko ikastaroek 240 ordu. Alfabetatzeko ikastaroetan, euren berezitasunengatik, IVAPek ordu gutxiagoko ikastaroak onartu ditzake.

3) Ikastaroek gutxieneko iraupena errespetatzea: barnetegiko ikastaroek eta 5 orduko ikastaro trinkoek lau hilabete iraun behar dute, eta gainerako ikastaroek urritik ekainera bitartekoak izan beharko dute.

4) Ikastaro homologatuak izatea: ikastaroa betiere HABEk homologatua izan behar da.

Baldintza hauek betetzen direla konprobatu ondoren, IVAPek langilearen matrikula onartu eta kostua ordainduko du.

IVAPek ez du ordainketarik egingo langileak egindako matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen. Kasu honetan, IVAPeK ukapenaren berri emango dio langileari Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bitartez.

Kontuan izan behar da, langileak matrikula orria euskaltegian eman badu, IVAPek matrikula ordaindu behar duela. Une horretatik aurrera, beraz, langilea matrikulatuta dago euskaltegian eta IVAPek ordaindu egin behar du langilearen matrikularen kostua.

Horregatik, diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, langileek aprobetxamendu egokia lortu beharko dute ikastaroetan.

Ikastaroen aprobetxamendu egokia neurtzen duten irizpideak ebazpen honen hamargarren oinarrian ezartzen dira.

6.5.- Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak besterik gabe ekarriko du ikastaroetatik kanpo uztea. Orduan, Administrazioak bere esku izango du kanporatutako ikaslea hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

Era berean, langileak ikastaroa hasteko hamabost egun baino gutxiago falta direnean liberazioari uko egiten badio, ezinbestean egin duela justifikatu beharko du, bestela, bai zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bai Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak uko egite hori nahikotzat jo dezakete hurrengo deialdietan langilearen eskabidea ezesteko.

6.6.- Barnetegietara edo ikastaro trinkoetara joateko liberatu diren langileek % 100eko lansaria kobratuko dute.

Euskarako ikastaroetara joateak ez du ekarriko zerbitzuarengatiko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

Zazpigarrena.- Lanorduetako ikastaroetara joatea eta eskola uztea.

7.1.- Ondorio guztietarako ikastegia lantokia da langilearentzat. Beraz, eskolaratze eta puntualtasun-huts guztiak idatziz justifikatu behar dizkio lanean diharduen erakundeko zuzendaritzari. Edonola ere, eskoletara garaiz ez heltzea justifikatu egin beharko da. Justifikatu gabeko puntualtasun hutsak sarritan gertatzeak ekar dezake ikaslea kanporatzea eta hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

7.2.- Eskolarik ez dagoen egunetan, euskara ikastaroa lanorduetan egiten ari diren langileek beren lanpostuetara itzuli beharko dute ezinbestean.

7.3.- Euskara ikastaroetara joateko baimena, hasiera batean, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzen ardura izanik, era berean beraien ardura da baimendutako epean langileen etenik gabeko eskolaratzea bermatzea.

Eskola-aldia nahitaez eten behar baldin bada, erabaki hori hartzen duen zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzak aldez aurretik informatuko du Giza Baliabideetako Zuzendaritza.

Zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bermatuko du ikastaroetan parte hartuko duten langileek euren oporrak ikastaroko egutegiarekin egokitzen dituztela, ikastaroen aprobetxamenduak kalterik izan ez dezan.

7.4.- Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Didaktika eta antolakuntza arrazoiak direla medio, IVAPek ez du onartuko 2010eko urriaren 22a baino beranduago hasterik eskolan.

Urriaren 22a iragan ondoren, IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

7.5.- Bakar-bakarrik gaixotasunak eragindako bajagatik eskolan hasi ez diren langileei onartuko die IVAPek beranduago hastea. Horretarako, baldintza hauek bete beharko dira:

a) IVAPek aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko gaixotasunagatik. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute Giza Baliabideetako Zuzendaritzara, honek IVAPera helaraz dezan. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

b) Eskolan hasteko eskaera: gaixotasuna bukatu ondoren eskolan hasi ahal izateko, aldez aurretik Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskolatzeko eskatu beharko dio IVAPi idatziz. Eskaera horretan gaixotasun-baja justifikatzen duen agiria edo agiriak erantsi beharko dira.

c) Galdutako eskola-orduen gehienezko muga igaro gabe egotea, hau da, langilea egiten ari den ikastaro osoko eskola-orduen % 20a.

Kasu horretan, IVAP saiatuko da gaixotasunak eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

Gaixotasunagatik ikastaro hasieran galdutako orduak zenbatu egingo dira hamaikagarren oinarrian ezarritako ordu-kredituaren kontsumorako.

7.6.- Eskolan hasi ondoren langileak ikastaroa behin betikoz utziz gero, horren berri eman beharko dio euskaltegiari eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak horren berri emango dio IVAPi.

Derrigorrezkoa izango da eskola utzi duela jakinaraztea. Beranduenez ere, eskola uztea gertatu eta 15 laneguneko epean bidali behar da jakinarazpena. Horrela egin ezean, ikasturtean emandako eskola ordu guztiak kenduko zaizkio ordu-kredituari.

Eskola uztea jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroetara joateari uztea» izeneko inprimakia bete eta, bere pertsonaleko zuzendaritzan aurkeztuko du, honek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidal dezan.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara> Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea / Ukoa).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

Zortzigarrena.- Lanorduz kanpoko ikastaroen eskaintza.

2010-2011 ikasturteko deialdi honetan eskaintzen diren lanorduz kanpoko ikastaroak honako hauek dira:

- Presentziazko ikastaroak euskaltegian.

- Ordenadore bidezko autoikaskuntza ikastaroak.

Bederatzigarrena.- Lanorduz kanpoko ikastaroen araubidea.

9.1.- Ikastaro hauek langile finkoentzat, bitartekoentzat eta aldi baterako kontratatuentzat dira, baina azkenekoen kasuan, baldin eta Ebazpena EHAAn argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan guztira sei hilabetetik gora lan egin badute Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan eta aurreikus badaiteke ikastaroak iraun bitartean lanean egongo direla.

9.2.- Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Ikastaro hauek 2010-2011 ikasturte osorako dira; beraz, bigarren lauhilabetean ez da onartuko ikasle berririk. Aurreko lauhilabetekoan ikastaro trinkoa edo barnetegia egin dutenak ez dira ikasle berritzat hartuko. Hala ere, urri-otsaila aldian lanorduz kanpo ikastaro trinkoa egin eta modalitate horretan segitzeko asmoa duten langileek eskabidea egin beharko dute berriro.

Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabidea egiteko epea 2010eko martxoaren 23tik maiatzaren 28ra bitartekoa izango da (biak barne).

Onartutako eskaerek eta ukatutakoek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan egon beharko dute 2010eko ekainaren 18rako. Giza Baliabideetako Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri eman beharko dio IVAPi 2010eko uztailaren 2rako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.

Onartutako eskaerak IVAPera bidaltzeko epea igaro ondoren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak, ebazpen baten bidez, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du. Baztertuen kasuan, baztertzearen arrazoia adieraziko da. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren web orrian eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan jarriko da jende aurrean.

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda jende aurrean jarri eta hurrengo egunetik hasita, interesatuek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari aurkezteko.

Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak dioen edozein eratan.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren, berauek Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira. Ebazpen honek onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda jasoko du; baztertuen kasuan, baztertzearen arrazoia adieraziko da. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren web orrian eta zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan jarriko da jende aurrean.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendari Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jendaurrean jartzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

9.3.- Interesatuek deialdi honetako eskabide elektronikoa bete beharko dute, horretarako ondorengo helbide elektronikoetara joz:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Eskabideak).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Eskabideak).

Era berean, izena emateko eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan.

Eskabideak pertsonaleko zuzendaritzek gestionatuko dituzte horretarako dagoen aplikazio informatikoan.

9.4.- Presentziazko lanorduz kanpoko ikastaroek ezaugarri hauek izango dituzte:

a) Ikastaroa euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean egingo da eta urritik ekainera bitartekoa izan behar da.

b) HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dira.

9.5.- Euskaltegian presentziazko lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa edo barnetegia egiten duen langilea finkoa edo interinoa izan behar da.

9.6.- Ordenadore bidezko lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroek ezaugarri hauek izango dituzte:

a) Urritik ekainera bitartekoak izango dira eta gutxienez 190 orduko iraupena izan behar dute. Matrikula-orri bakarra ordainduko da.

b) Autoikaskuntza zentro homologatu edo euskaltegi publiko edo pribatu batean egingo dira.

c) HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dira ezinbestez.

d) Bi modalitate hauetako batean egin ahal izango dira:

- Internet erabilita: modalitate honen bidez, ordenagailuko bakarkako lana Internet bidez egin ahal izango da. Mintzamen-orduak, euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan hartuko dira.

- Euskaltegira edo autoikaskuntzako zentrora joanda: ikastaro osoa euskaltegian bertan edo autoikaskuntzako zentroan egin ahal izango da, bai ordenagailuko bakarkako lana baita mintzamen-orduak ere.

9.7.- Zerbitzu-erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroetarako baimen-kupoa izango du, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak emango dituen jarraibideetan ezarriko dena. Era berean, ikastaro honetan parte hartu ahal izateko langileek bete beharreko baldintzak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak osatuko ditu jarraibideetan.

9.8.- Autoikaskuntza ikastaroetan parte hartu ahal izango dute txandaka lan egiten duten langileek eta langile finko eta interinoek.

9.9.- Lanorduz kanpoko matrikula-orriak.

Behin IVAPek eskaera onartuz gero, Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidaliko du matrikula orria, eskatzailearen zerbitzu-erakundeari helaraz diezaion.

Langileak egin duen matrikula IVAPek ordainduko du, betiere ondorengo baldintzak betetzen badira:

1) Matrikula orria garaiz entregatuta izatea: matrikula orria euskaltegian aurkeztuta egon behar da ikastaroa hasten denerako. 2010eko urriaren 22a baino beranduago entregatzen bada, IVAPek ez du matrikula ordainduko.

2) Aurreko 9.4 eta 9.6 oinarrietan ezartzen diren ikastaroen ezaugarriak betetzea.

Baldintza hauek betetzen direla konprobatu ondoren, IVAPek langilearen matrikula onartu eta kostua ordainduko du.

IVAPek ez du ordainketarik egingo langileak egindako matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen. Kasu honetan, IVAPek ukapenaren berri emango dio langileari Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bitartez.

Kontuan izan behar da, langileak matrikula orria euskaltegian eman badu, IVAPek matrikula ordaindu behar duela. Une horretatik aurrera, beraz, langilea matrikulatuta dago euskaltegian eta IVAPek ordaindu egin behar du langilearen matrikularen kostua.

Ikastaroa egiteko aukeratutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula orria jasotzeko eta, erabiltzen ez badu, urriaren 29rako bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko. Matrikula orria aipatu epean itzultzen edo jasotzen ez badu, haren eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

Langileak ikastaroa ez egitea erabakitzen badu, ahalik eta lasterren itzuli behar du aipatutako matrikula orria bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara, betiere urriaren 29a baino lehen, dagokion jakinarazpenarekin batera, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzari bidali eta honek IVAPi helarazteko.

Ukoa jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroari ukoa» izeneko inprimakia erabili beharko du. Inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara> Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

Halaber, 2009-2010 ikasturterako deialdia arautzen zuen 847/2009 Ebazpenaren 6.4 oinarriak ezartzen zuena betez, 2009-2010 ikasturtean matrikula orria itzuli ez, edo jaso ez zuten eskatzaileen eskaerak baztertuak izango dira 2010-2011 ikasturterako.

Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Didaktika eta antolakuntza arrazoiak direla medio, IVAPek ez du onartuko urriaren 22a baino beranduago hasterik eskolan.

Urriaren 22a iragan ondoren, IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

9.10.- Bakar-bakarrik gaixotasunak eragindako bajagatik eskolan hasi ez diren langileei onartuko die IVAPek beranduago hastea. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:

a) IVAPek aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko gaixotasunagatik. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute Giza Baliabideetako Zuzendaritzara, honek IVAPi helaraz diezaion. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

b) Eskolan hasteko eskaera: gaixotasuna bukatu ondoren eskolan hasi ahal izateko, aldez aurretik Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak eskolatzeko eskatu beharko dio IVAPi idatziz. Eskaera horretan gaixotasun-baja justifikatzen duen agiria edo agiriak erantsi beharko dira.

c) Galdutako eskola-orduen gehienezko muga igaro gabe egotea, hau da, langilea egiten ari den ikastaro osoko eskola-orduen % 20a.

Kasu horretan, IVAP saiatuko da gaixotasunak eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

Gaixotasunagatik ikastaro hasieran galdutako orduak zenbatu egingo dira ordu-kredituaren kontsumorako.

9.11.- Eskolan hasi ondoren ikasleak ikastaroa behin betiko uztea erabakitzen badu, horren berri eman beharko dio euskaltegiari eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzari eta honek horren berri emango dio IVAPi.

Derrigorrezkoa izango da eskola utzi duela jakinaraztea. Beranduenez ere, eskola uztea gertatu eta 15 laneguneko epean bidali behar da jakinarazpena. Horrela egin ezean, ikasturtean emandako eskola ordu guztiak kenduko zaizkio ordu-kreditutik.

Eskola uztea jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroetara joateari uztea» izeneko inprimakia bete eta, bere pertsonaleko zuzendaritzan aurkeztuko du, honek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara bidal dezan.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

- http://www.osakidetza.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

- http://www.osakidetza.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: Giza Baliabideak > Euskara > Ikastaroak > 2010-2011 ikasturtea > Ikastaroa uztea/Ukoa).

Kontuan izanda autoikaskuntza ikastaroetarako baimenak emateko lehentasun-hurrenkera zehatza dagoela eta zerbitzu-erakunde bakoitzak lizentzia-kupo jakina izango duela, 2010-2011 ikasturteko ikastaroa hasi eta lehenengo hiru hilabetean eskola uzten dutenen autoikaskuntzarako eskaerak ezetsi egingo dira hurrengo deialdian.

Hamargarrena.- Lanorduetako nahiz lanorduz kanpoko ikastaroen aprobetxamendua.

10.1.- Langileak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak nahiz euskaltegiak urratsak gainditzeko ezarritako aldizkako ebaluazioak egiteko konpromisoa hartzen du.

10.2.- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aprobetxamendua nahikotzat jotzen du ikasleak ikasturte osoko orduak kontuan hartuta, gutxienez % 80ko asistentzia badu.

10.3.- Zerbitzu-erakundeek eskura izango dute euren langileen asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Datuok dagokion ebaluazioaren ondoren bidaltzen ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara.

Hamaikagarrena.- Ordu-kreditua.

Deialdi honetara biltzen diren eskari guztiek ordu-kredituaren sistema izango dute ezarrita, betiere, IVAP eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko lankidetza hitzarmena arautzen duen 2005eko azaroaren 30eko Aginduak ezarritakoaren arabera.

Hamabigarrena.- Ikasleei buruzko datu pertsonalak.

Euskara ikastaroak kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, tratatzea, fitxategi batean biltzea eta datu pertsonal horiek bidezko denean dagokion enteei lagatzea.

IVAPek lanorduetan nahiz lanorduz kanpo euskera ikasten ari diren langileen eskabideei, asistentziari eta ebaluazioari buruz egokiak, bidezkoak eta ez -gehiegizkoak diren datu pertsonalak jaso, kudeatu eta fitxategian bilduko ditu eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren esku utziko ditu. Halaber, HABEri lagako zaizkio datu horiek (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetze aldera). Era berean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak zerbitzu-erakundeen eskura jarriko ditu lanorduetako ikasleen aprobetxamenduari buruzko txostenak.

Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen kudeaketa arau hauek xedatutakoaren arabera egingo dira: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, bai eta datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien Araudiak ere (ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa).

Deialdi honetara biltzen diren langileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren egokiak, bidezkoak eta ez-gehiegizkoak diren datu pertsonalen tratamendua. Hartara, onartu egiten dute IVAPek datuak jasotzea eta tratatzea, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari jakinaraztea euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Hori guztia ebaluazio-txostena egiteko; txosten horrek bere baitan hartuko ditu gutxieneko helburuen eta lehentasunen betetze maila, hizkuntzaren aldetik gaitzeko prozesuak, eta hizkuntz eskakizunen egiaztatze gradua (67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan normalizatzeko, 1.3. artikulua). Era berean, onartu egiten dute datuok Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeari-HABEri lagatzea. Hori dela eta, onartu egiten dute euren zerbitzu-erakundeari jakinaraztea, euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko datuak, bai euren aprobetxamenduari buruzko txostenak ere.

Ikasleei buruzko datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izenekoan erregistratutako IVAPen «Funtzionarioak euskalduntzea» eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren «Registro del personal de Osakidetza-SVS» izeneko fitxategietan egongo dira. Ikasleek Fitxategietako datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero. Horretarako, «Funtzionarioak euskalduntzea» izeneko fitxategiaren kasuan, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo dezakete: Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. «Registro del personal de Osakidetza-SVS» izeneko fitxategiaren kasuan Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara jo dezakete: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA

LANORDUETAKO IKASTAROEN ESKAINTZA

1.- Barnetegia.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira.

Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

2.- Bost orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira. Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

Ikastaroek beti ere lauhileko iraupena dute eta lehenengo lauhilekoaren iraupena ondorengoa izango da:

- 2010eko urriaren 4tik 2011ko otsailaren 11ra (hiru ebaluazio egingo dira euskalduntzean).

2010eko abenduaren 27tik 2011ko urtarrilaren 2ra artekoak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.

3.- Bi orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira.

Administrazioko taldeetako ikastaroak.

Orduak:

Bilbao eta Donostia-San Sebastián: 08:00-10:00 / 15:30-17:30.

Vitoria-Gasteiz: 08:00-10:00 / 14:40-16:40.

Modulu honek ikasturte osorako iraupena du; beraz, bigarren lauhilekoan ez da ikasle berririk onartuko.

Egutegia:

a) Goizez: 2010eko urriak 4 - 2011ko ekainak 3 (bi ebaluazio egingo dira euskalduntzean).

b) Arratsaldez: 2010eko urriak 4 - 2011ko ekainak 2 (bi ebaluazio egingo dira euskalduntzean).

2010eko abenduaren 27tik 2011ko urtarrilaren 9ra artekoak, biak barne, ez dira eskola-egunak izango.

Era berean, ez dira eskola egunak izango 2011ko apirilaren 18tik maiatzaren 1era artekoak, biak barne.

Arratsaldeko eskolak astelehenetik ostegunera bitartekoak dira Administrazioko taldeetan.

Laugarren urratsetik gorako taldeek astebeteko ikastaro trinkoa (egunean 5 ordu) burutu ahalko dute, horretarako dauden baliabideen arabera.

Astebeteko ikastaroaren datak gerturatu ahala IVAPek Giza Baliabideetako Zuzendaritzari bidaliko dio eragindako langileen zerrenda, zerbitzuko beharrizanak aurreikusita, ikastaroa egin ahal izan dezan. Langileren batek joaterik ez badauka ezin joana aldez aurretik idatziz adierazi beharko du.

Talderen batek egunean 5 orduko ikastaroa egin ordez astebeteko barnetegialdia egitea eskatzen badu, IVAP ahaleginduko da aukera hori bideratzen. Horretarako, ezinbestekoa izango da taldeko ikasle guztiak joatea barnetegira.

Langileren batek administrazioko talderik ez duenean, euskaltegi batean eskolatuko da matrikula orriaren bidez. Ikasleak, aukeratutako euskaltegiaren ordutegia eta egutegia izango ditu.


Azterketa dokumentala