Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
1642

760/2010 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzeko dena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1183/1998 Ebazpenaren bidez, José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna izendatu zuten Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek 2010eko otsailaren 14tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeari.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 12a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala