Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
1640

24/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearena, «Valles II»ko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak Magdalena Vázquez Gibello andreari esleitzeko dena (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun-barrutia).

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 25eko 512/2009 Ebazpenaren bidez, Arabako Osasun-barrutiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.

Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak, burutzak izendatzeko proposamena bidali dio Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzaileari. Izan ere, kudeatzaileak ebazpen lotesle batez onartu beharko baitu proposamena.

Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean zuzendaritza honi emandako ahalmena erabiliz, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- «Valles II»ko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzea Magdalena Vázquez Gibello andreari (Arabako Osasun-barrutia). Ondorioak 2010eko otsailaren 1etik aurrerakoak izango dira.

Bigarrena.- Magdalena Vázquez Gibello andreak gestio- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean dagoela. Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategoriari dagokion lanpostuaren titularitatea gordeko du, eta lanpostu horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.- Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, lanpostu berariazko gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da funtzio horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.- Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, Magdalena Vázquez Gibello andreak ardura bereziko osagarria kobratuko du. Osagarri hori 3/1987 Errege Dekretu Legeak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuko da, eta bere zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean ezarrita daude.

Bosgarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Seigarrena.- Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 28a.

Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailea,

ANTONIO DE BLAS DE BLAS.


Azterketa dokumentala