Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2010eko martxoaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1638

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 26koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren zenbait eranskin aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, garatu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ahalmena ematen dio industriaren arloak eskumenak dituen sailari, hain justu ere dekretu hori garatu eta burutzeko beharrezko xedapenak eman ditzan, eta, halaber, arau bidez garatuko diren gaiei dagokienez.

Ondorioz, 2006ko apirilaren 10ean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak ondoko dekretua garatzeko Agindua eman zuen: Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Agindu horretan, azken xedapenetarik lehenengoan, honakoa xedatzen da: energiaren eta industriaren arloan eskumenak zituen zuzendariaren ebazpen batez, segurtasuneko araudi berriei eta aurrerakuntza teknologikoei egokitu ahal izango direla eranskinak.

Ildo horretan, otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua argitaratzeak ondokoa ekarri du, aipatu erregelamenduaren aplikazio-eremuan: beste instalatzaile-kategoria bat sortzea, eta bai enpresa baimenduetan beste kategoria bat ere. Dekretu horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoei dagokienez, segurtasuneko garantia eta baldintza teknikoei eta jarraibide tekniko osagarriei buruzko baldintzak ezartzen dira. Beraz, aipatu kategoriok jasotzeko, beharrezkoa da 2006ko apirilaren 10eko Aginduko eranskinak aldatzea.

Aipatutako lege-manuak eta, oro har, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak ikusita,

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren I. eranskina aldatzea. Aipatu aginduaren bidez, garatu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua. Eta aldaketa horretan, profesional txarteletako kategoria eta espezialitateei honakoa gehitu zaie:

Espezialitateak. Kategoria

Goi-tentsioko lineak - Norbanakoaren kualifikaziorako txartela, 30 kV-ko goi-tentsioko lineetarakoa.

- Norbanakoaren kualifikaziorako txartela, 30 kV-tik gorako goi-tentsioko lineetarakoa.

Bigarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduko II. eranskina aldatzea, «profesional baimendunetan kategoriak eta espezialitateak. Txartelak lortzeko beharrezko titulazioa», ondokoa gehitzeari doakionez:

II.21.- Norbanakoaren kualifikazio-txartela, 30 kV-ra arteko goi-tentsioko lineetarakoa.

Ondoko prestakuntza-zikloko titulazioa:

Goi-mailako prestakuntza-zikloa: instalazio elektroteknikoak.

II.22.- Norbanakoaren kualifikazio-txartela, 30 kV-tik gorako goi-tentsioko lineetarakoa.

Ondoko prestakuntza-zikloko titulazioa:

Goi-mailako prestakuntza-zikloa: instalazio elektroteknikoak.

Hirugarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren III. eranskina «Baliokidetzak» deiturikoa aldatu egiten da, honakoa gehituaz:

Espezialitatea: goi-tentsioko linea.

Kategoria Beharrezko titulazioa Baliokidetza

Norbanakoaren kualifikazio-txartela, 30 kV-ra arteko goi-tentsioko lineetarakoa. Goi-mailako PZ: instalazio elektroteknikoak. - Instalazio eta linea elektrikoak (Elektrizitatea eta elektronika). LH II

- Makina elektrikoa (Elektrizitatea eta elektronika). LH II

- Industri maisua- Elektrizitatea adarra.

Norbanakoaren kualifikazio-txartela, 30 kV-tik gorako goi-tentsioko lineetarakoa. . Goi-mailako PZ: Instalazio elektroteknikoak. - Instalazio eta linea elektrikoa (Elektrizitatea eta elektronika). LH II.

- Makina elektrikoak (Elektrizitatea eta elektronika) LH II.

- Industri maisua.- Elektrizitatea adarra.

Laugarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VI. Eranskina aldatzea, «Enpresa baimenduen kategoriak», eta honakoa esaten den lekuan:

- «Enpresa instalatzailea - Goi-tentsioaren mantentzailea»

Honakoa esan behar da:

- «Enpresa instalatzailea- Goi-tentsioaren mantentzailea. Transformazio-zentroak»

Bosgarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VI. Eranskina aldatzea, «Enpresa baimenduen kategoriak», enpresa baimenduen kategorietan beste bi sartuaz:

- Enpresa instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. 30 kV-ra arteko lineak.

- Enpresa instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. 30 kV-tik gorako lineak.

Seigarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VII. eranskina aldatzea, «Enpresa baimenduentzako betebeharrak, kategoria eta espezialitateka», eta honakoa esaten den lekuan:

Enpresa mota Gutxienik behar diren langileak Tituludun teknikari eskuduna izan beharra Ezbeharretarako aseguru-polizaren gutxieneko zenbatekoa

Enpresa instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. Bai 600.000 euro

Honakoa esan behar da:

Enpresa mota Gutxienik behar diren langileak Tituludun teknikari eskuduna izan beharra Ezbeharretarako aseguru-polizaren gutxieneko zenbatekoa

Instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. Transformazio-zentroak. Bai 600.000 euro

Zazpigarren artikulua.- 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VII. eranskina aldatzea, «Enpresa baimenduentzako betebeharrak, kategoria eta espezialitateka», honakoa gehituaz:

Enpresa mota Gutxienik behar diren langileak Tituludun teknikari eskuduna izan beharra Ezbeharretarako aseguru-polizaren gutxieneko zenbatekoa

Enpresa instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. 30 kV-ra arteko lineak. - Txarteldun profesional baimendua.

- Txarteldun 25 langile, gehienez Ez 1.000.000 euro

Enpres instalatzailea-Goi-tentsioaren mantentzailea. 30 kV-tik gorako lineak. - Txarteldun profesional baimendua.

- Txarteldun 25 langile, gehienez Ez 1.000.000 euro

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen honetan xedatutakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 26a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.


Azterketa dokumentala