Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
765

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen bati buruzko 434/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Marta Luisa Tejado Llorente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bederatziko urriaren hogeita zazpia.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Daniel Velasco Ruiz eta Beko 52 SLUren aurka, Ipar-Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito delakoaren izenean eta ordez Lapresa Villandiego prokuradoreak betearazpen-demanda aurkeztu zuen, eta bertan honakoak adierazten ziren, Barakaldoko Angel Nanclares Valle notarioaren aurrean eta 2006-11-1ean emandako eskrituraren (970 zk.) bidez, berak ordezkatzen zuenak eta aipatu zordunek kontratu bat itundu zuten, non beherago zehaztutako finken hipoteka-bermeaz garantizatzen baitzen zorra.

Lehen finka: ehun eta hogeita zazpigarren apartamendua. Hogeita batgarren solairu goikoan A letradun etxebizitza. Laurogeita hamazazpi metro eta berrogei dezimetrokoa zalera erabilgarria du, gutxi gorabehera.

Inskripzioa: Barakaldoko Jabetza Erregistroan, 1229. liburukia, 934. liburua, 51. folioa, 42619 finka-zenbakia (Etxebizitza), 2. inskripzioa.

Enkantera zein balioz aterako den: 379.000 euro.

Bigarren finka.- Partaidetza zatitugabea, zifra honekin adierazten dena: 2/651. Partaiide horren ondorioz eskuratzaileari honakoa dagokio:

Hirurogeita zortzi zenbakiaz (68) ezaugarritutako garaje-partzela.

Inskripzioa Barakaldoko Jabetza Erregistroan, 1225. liburukia, 931. liburua, 42567/274 finka-zenbakia (garajea eta trastelekua), 1. inskripzioa.

Enkantera zein baliorekin aterako den: 21.000 euro.

Hirugarren finka.- Partaidetza zatitugabea, zifra honekin adierazten dena: 1/651.

Partaidetza horren ondorioz eskuratzaileari honakoa dagokio:

Hirugarren sotoan kokaturiko trastelekua, berrogeita seigarren (46) zenbakia duena.

Inskripzioa Barakaldoko Jabetza Erregistroan, 1231. liburukia, 935. liburua, 42567/275 finka-zenbakia (trastelekua), 2. inskripzioa.

Enkantera zein baliorekin aterako den: 4.000 euro.

Zordunek, aipatu eskrituran sartu zuten itundutakoa; izan ere, ordaindu gabe utzi zituzten obligazioaren atal batzuk, zehazki demanda zehaztu epeei dagozkienak; eta itundua zen ezen, ataletarikoren bat ez ordaintzeak obligazio osoaren mugaeguneratzea dakarrela.

Bigarrena.- Lehen demandarekin batera, aipatutako eskrituraren kopia aurkeztu zen, eta bertan adierazten denez, jakinarazpenak eta errekerimenduak egiteko helbidea, hipotekatutako finkarena da.

Enkantea egiteari dagokionez, hipotekatutako finken prezioak finkatzen dira eskrituran, zehazki, ebazpen honen lehen aurrekarian zehaztutakoak.

Hirugarrena.- 2009-03-06ko autoaren bidez, aipatutako demandatuen aurkako betearazpena abiarazi zen, zenbatekoak honako hauek zirela:

Ehun eta hirurogeita lau mila berrehun eta hemeretzi euro eta hamar zentimo (164.219,10), kitapena bururatu arte sortzen diren interesak, azaroaren 12tik harakoak, eta gastu eta kostuen ondoriozko hogeita hamar mila (30.000) euro.

Betearaziei ebazpenaren berri jakinarazi, eta hipoteka-eskrituran ezarritako helbidean ordainketa egiteko eskatu zitzaien.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLbren) 656. artikuluan aurreikusitako erregistroko ziurtagiria erantsi zitzaien autoei, eta bertan adierazten zenez, betearazlearen aldeko hipoteka indarrean eta ezeztatu gabe zegoen; halaber, Hipoteka Legearen 132. artikuluko 2. paragrafoan eta PZLbren 689. artikuluan aipatzen diren jakinarazpenak egin zirela jasoarazi zen.

Laugarrena.- Alderdi betearazleak eskatuta, hipotekatutako ondasunak enkante publikora atera ziren. Horren berri, legez aurreikusitako tokietan ezarritako eta argitaratutako ediktuen bidez eman zen, hogei eguneko aurrerapenarekin.

Ediktuetan ondasunen jabetza-egoera jaso zen, baita erregistroko ziurtagiria Idazkaritzan agerian zegoela ere. Ediktuetan adierazi zen lizitatzaile orok onartzen zuela ezen, zegoen titulazioa nahikoa zela eta auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zama eta karga guztiek bere horretan iraungo zutela, eta beraiengandik eratorritako erantzukizunpean subrogatuta geratzen zirela errematea euren alde esleitzen bazen.

Halaber, hipoteka eratzeko eskrituran zehazten zen irteera prezioa.

Bosgarrena.- Zehaztutako egunean burutu zen enkantea, eta ez zuen ondoriorik izan lizitatzailerik egon ez zelako.

Seigarrena.- PZLbko 671. artikuluan xedatutako epean, betearazleak eskatu du ezen, enkanteko onuradunak esleitu daitezela kontzeptu guztiengatik zorrean zaion zenbatekoan, betiere errematea hirugarren bati lagatzeko aukerarekin.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Prozedura Zibilaren Legeko 61.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, bahi edo hipoteka bidez bermatutako zorren ordainketa erreklamatzeko ekintza, bahitutako edo hipotekatutako ondasunen kontra gauzatu daiteke zuzenean, betiere aipatutako legearen III. liburuko IV. tituluaren V. kapituluan ezarritakoa betez.

Halaber, 691. artikuluko 4. paragrafoan ezartzen denez, hipotekatutako ondasunen enkantea, ondasun higiezinak enkantera ateratzeko finkatutakoaren arabera gauzatuko da

Bigarrena.- Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 671. artikuluan ondasun higiezinen enkanteari dagokionez xedatutakoaren arabera, enkante-ekitaldian eskaintza egiten duenik ez bada, hartzekodunak ondasunak euren balorazioaren % 50ean edo kontzeptu guztiengatik zor zaion zenbatekoan esleitzea eskatu ahal izango du.

Hirugarrena.- Aipatu manuan aurreikusi bezala gertatu da kasu honetan, aurrekoetan azaldu den bezala, bidezkoa da enkantean ipinitako ondasunak betearazleari esleitzea; betiere, idazkari judizialak aldez aurretik troko, interes eta kostuengatik zor dena likidatzeari dagokionez, kasu honetarako ondorioekin.

XEDAPENAK

1.- Errematea hirugarren bati emateko ahalarekin, Ipar Kutxa Rural, S. Coop. de Crédito betearazleari esleitzen zaizkio ebazpen honen lehen aurrekarian zehaztu eta enkantera ateratako finkak, hain justu ere kontzeptu guztiengatik zor zaion zenbatekoan; eta tasatutako kostuak eta sortutako interesak irmo egiten direnean zehaztuko da aipatu zenbatekoa, eta une horretan, esleitutako hiru finketan banatuko da esleipenaren zenbatekoa, betiere exekutatutako tituluaren baldintzetan eta parte betearazleak azaldu irizpideetan oinarriturik.

2.- Idazkari judizialak tronko, interes eta kostuengatik zor dena likidatu beharko du.

3.- Likidazioa betearazleari jakinarazita eta hogei eguneko epean diferentzia kontsignatuta, halakorik balego, eman bekio betearazleari ebazpen honen testigantza, eta adieraz bedi bertan erremateko prezioaren eta zor izandako zenbatekoen arteko diferentzia kontsignatu dela edo, bestela, zordundutako diru-zenbatekoak gehiago izan direla adierazi, hain zuzen ere inskripzio-titulu moduan eta Ondare Eskualdaketen eta Agiri bidezko Egintza Juridikoen gaineko Zerga likidatzeko erabil dezan.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Daniel Velasco Ruiz eta Beko 52 SLUren bizilekuak ezezagunak direnez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko azaroaren 20a.

IDAZKARIA.

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO

6 ZENBAKIKO EPAITEGIA

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen bati buruzko 434/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Prozedura horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

Hipoteka-betearazpen bati buruzko 434/09 prozedurako autoetan, idazkariak burutzen duen tasazioa, PZLb-ko 539. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Hernandez Angulo letraduari, minutaren arabera: 6.713,93 euro.

Lapresa Villandiego prokuradoreari.

AURRERAKINAK

Erregistro-gastuak, fakturaren araberakoak:

115,24 euro

Eskubideak

26. artikulua, betearazpena abiaraztea: 718,96 euro

83. artikulua, erregistro-agindua: 13,22 euro

88. artikulua, banatzea: 2,97 euro

85. artikulua, kopiak: 32,00 euro

5. artikulua, kostuak eta interesak: 44,58 euro

BEZa % 16 129,88 euro

Prokuradorea, orotara 1.056,85 euro

Guztira, letratua eta prokuradorea: 7.770,88 euro

Akatsik edo ez-egiterik egon ezean, kostuen tasazio hau zazpi mila zazpiehun eta hirurogeita hamar euro eta zortzi zentimokoa da.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko urriaren 27a.

IDAZKARIA

Daniel Velasco Ruiz eta Beko 52 SLUren bizilekuak ezezagunak direnez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko azaroaren 20a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala