Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2010eko otsailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
757

AGINDUA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ordiziako (Gipuzkoa) «Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiak (Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko foru diputatu Edurne Egaña Manterola andreak ordezkatuta) «Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa» eratu du, 2009ko uztailaren 13an emandako eskritura publiko bidez. Eskritura publiko hori Donostiako José Carlos Arnedo Ruiz notario jaunaren aurrean eman zen (protokolo-zenbakia 1901).

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea bildu zen, hartara fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko. Batzorde horrek fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen 2009ko azaroaren 23an.

2.- «Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa»ren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:

1) Fundazio honen helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoari suteak prebenitu eta itzaltzeko trebakuntza eta heziketa eskaintzeko etengabeko baliabideak ematea da; pertsona eta ondasun higiezinetarako arriskutsuak diren egoeren aurrean izan beharreko jokabideaz gizarteak duen ezagutza irakatsi, zabaldu eta hobetzea; enpresa, lantoki, hezkuntza-zentro eta etxeetan sortutako suak itzaltzeko teknikei eta segurtasunari buruzko ezagutza zabaltzea eta, oro har, salbamendua lantzea, adierarik zabalenean, alor horretan erreferentea izan nahi baitu.

2) Beste hainbat helburu zabalen artean, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:

a) Trebatzaile kualifikatuen bitartez, ezagutza kudeatzea.

b) Irakastea, ezagutza ahalbidetzea eta aipatutako gaien inguruan jarrera eta trebetasun egokiak bultzatzea.

c) Profesionalak teknologia berrietan eta segurtasunaren sektorean aplikatu beharreko araudian trebatzea.

d) Gizartean nork bere burua babestu beharraren kultura sustatzea.

e) Protokoloak eta segurtasun-gidak sortzea.

f) Fundazioaren jarduerak eta haren jomuga diren gaiak zabaltzeko, aldizkariak, buletinak eta oro har, argitalpenak kaleratzea.

g) Fundazioaren helburuak betetzen lagun dezaketen era guztietako erakundeekin kontzertu eta hitzarmenak sinatzea.

h) Fundazioaren egitekoak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozer.

3.- Fundazioaren helbidea, eratze-estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Sueskola heziketa-zentroan finkatu da, Upabi-Aldea auzoko 2.ean, Ordizian (Gipuzkoa).

4.- Hasierako dotazioa hogeita hamar mila eta bat eurokoa (30.001) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.

Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.

5.- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 9. eta 13. artikuluan jartzen duen moduan.

6.- Hasierako Patronatua, Estatutuetako 10. artikuluan ezarritakoaren haritik Fundazioaren eraketa-eskrituran xedatutakoaren arabera, honako hauek osatzen dute:

Kargua Iraupena

Lehendakaria Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza eta Foru Administrazio Saileko foru diputatu Edurne Egaña Manterola andrea. Mugagabea

Lehendakariordea Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioaren Modernizazioko zuzendari nagusi María Paz Simón Quijera andrea Mugagabea

Bokala Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusi Asier Arrese Zabala jauna. Mugagabea

Bokala Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketako zuzendari nagusi Cesar Javier Salvador Artola jauna Mugagabea

Bokala Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari nagusi Angel Irastorza Eizaguirre jauna Mugagabea

Bokala Gipuzkoako Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusi Martín Beramendi Brit jauna Mugagabea

Idazkari ez patronoa: Aitor Leturiondo Odriozola jauna

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.- Legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.

Arauak eta oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Gaur, F-254 zenbakiaz, Ordiziako (Gipuzkoa) «Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.- Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala