Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5941

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 627/09 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 627/2009 ohartarazpenezkoa.

Demandatzailea: Bankirter Consumer Finance SA.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Marcelino Granados Martin.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioaren gainean 712/09 autoa eman da. Hau diote xedapenek:

Bankirter Consumer Finance EFC SAk 4.361,83 euro erreklamatzearren Marcelino Granados Martinen aurka abiarazitako ohartarazpen-prozedura amaitu da. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ren 451. eta 452. artikuluak).

Marcelino Granados Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497 artikuluan xedatu­takoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala