Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
5936

EBAZPENA, 2009ko irailaren 30ekoa, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, Eusko Jaurla­ritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntzei aplikatu beharreko arautegia ez betetzeagatik itzularazteko izapidetutako espedienteetan emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu ebazpenak postako zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa gertatu denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio;

EBAZTEN DUT:

Aipatzen diren espedienteetan hartutako ebazpenak jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta interesatuei aditzera ematea berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamuneko egunetik hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.

Espediente zk: B-0134-0331-04A

Itzultze-espediente zk: 21/2006

Enpresa sortzeagatik 2004ko azaroaren 24ko Ebaz­penaren bidez emandako diru-laguntza justifikatzeko, eta ordaintzeke zegoen bigarren zatia ordaintzeko, Ana Joaquina Alcaide Alcaide andreak aurkeztutako lan-bizitzaren agiriaren bidez egiaztatu denez, Ana Joaquina Alcaide Alcaide andreari laguntza emateko oinarritzat hartu zen jarduera ez zen esklusiboa; izan ere, langile autonomo gisa alta emanda jarraitzeaz gain, besteren konturako langile gisa ari zen lanean, Eusko Guias SL y Servicios Socioculturales Asti SL enpresarentzat, eta hori abenduaren 23ko 328/2008 Dekretuko 40. artikuluko f) idatz-zatiaren aurkakoa da. Egitate hori egiaztatu egin da itzulketa-prozeduraren barruan emandako entzunaldi epean interesdunak egindako alegazioetan; eta horren ondorioz, Dekretu arautzaileko 53 eta 54. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Ana Joaquina Alcaide Alcaide andreak hasieran jasotako diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola eta ordaintzeke zegoen bigarren zatia jasotzeko eskubidea galdu duela deklaratu behar dugu.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak honakoa

Ebatzi du:

2004ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez onartu zitzaion diru-laguntzaren lehen ordainketa gisa bere kontuan sartu zitzaizkion 3.000 euroak Ana Joaquina Alcaide Alcaide andreak itzuli behar dituela deklaratzea, eta ordaintzeke zegoen 3.000 euroko bigarren ordainketa ezeztatzea.

Adierazitako zenbatekoen itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez ere ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskal Auto­nomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren ondo­rengo kontu hauetan:

Bilbao-Bizkaia Kutxa, k/z

2095.0631.55.2131000143

Gipuzkoako Kutxa, k/z

2101.0760.69.0002788214

Arabako Vital Kutxa, k/z

2097.0150.92.0015172561

Euskadiko Kutxa k/z

3035.0012.77.0120900367

Kasu bakoitzean ingresua egiterakoan dagokion espediente-zenbakia aipatu behar da.

Jakinarazten da ezen itzulketako ingresua goian aipatutako epeetan egingo ez balitz, premiamendu-bidez exekutatzeari ekingo zaiola.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 30a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

MARIANO CORTÉS SÁEZ.


Azterketa dokumentala