Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2009ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
5930

1035/2009 EBAZPENA, urriaren 6koa, Bizkaiko Osasun-barrutiko Barrualdeko eskualdeko zuzen­dari gerentearena, Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburua izendatzeko deialdi publikoa onartzen duena (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea).

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren bidez, Lehen Mailako Atentziorako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolamendu-egitura onartu zen.

Aipaturiko dekretu horren 7. artikuluan eta hurren­goetan ezartzen denez, Lehen Mailako Aten­tzioko unitateburuak deialdi publiko bidez izendatuko dira, lehiatzaileen merezimenduak eta gaitasuna balioetsi ondoren. Hori dela eta, prozedura horretarako, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan bildutako xedapenak aplikatuko dira.

Horregatik guztiagatik, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen didaten ahalmenaz baliaturik, hau

EBATZI DUT:

Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitate­burua izendatzeko deialdi publikoa onartzea (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea). Hona hemen

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.- Arau orokorrak.

1.1.- Enpleguaren baldintzak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen indarreko erabakia aplikatuko zaie deialdi honen bidez izendatzen diren langileei; halaber, destinotzat izango duten osasun-erakundeko lan-baldintzen menpe jardungo dute. Eginkizun horietan diharduten bitartean, osagarri berezi bat jasoko dute erantzukizunagatik, hain zuzen ere, 3/1987 Errege Lege-dekretuak araututako berariazko osagarriaren barruan dagoena (uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean daude zehazturik osagarri bereziaren zenbatekoa eta ezaugarriak).

1.2.- Deialdiaren helburu nagusia:

Etxebarri Lehen Mailako Atentzioko Unitatebu­rutzari dagokio deialdi hau (Bizkaiko Osasun-barrutia, Barrualdeko Eskualdea).

2.- Hautagaien betekizunak.

2.1.- Ebazpen honetan arautzen den prozesuan parte hartzeko, hautagaiek beteta eduki beharko dituzte betekizunak eskabideak aurkezteko epearen azken egunean -3.2. oinarrian zehaztutakoan-, eta ebazpena eman arte eutsi beharko diete.

2.2.- Betekizunak.

a) Barrualdeko Eskualdeari atxikita egotea, bai estatutupeko langile gisa -izendapena jabetzan edukita- bai karrerako funtzionario gisa edo lan-kontratu mugagabea izanik.

b) Aipatutako osasun-eskualdean jarduneko zerbi­tzuan egotea edo lanpostua gorderik izatea.

c) Lehen Mailako Atentzioko unitateburu izateko, lehentasunezko betekizuna izango da Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatu tituluaren jabe izatea. Nolanahi ere, hautagaiek profil sanitarioa duen unibertsitate-titulu baten jabe izan behar dute, eta lanbidean gaitasun eta esperientzia aitortua eduki. Tituluek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoak izan behar dute edo, bestela, tituluak jasotzeko eskubideak ordainduta eduki beharko dira. Aipatu tituluak Europar Batasuneko beste estatu batek emandakoak badira, hauekin batera, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak tituluok onartzen dituela erakusten duen agindua aurkeztu beharko dute hautagaiek.

3.- Eskabideak.

3.1.- Aurkezteko modua eta tokia: eskabideak Barrualdeko osasun-eskualdeko zuzendari gerenteari bidali beharko zaizkio, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritako edozein bide erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena) edo ondoren adieraziko den egoitzako erregistroetan aurkeztuz:

Barrualdeko Eskualdea, Zelaieta parkea, z.g., 4. solairua; 48340 Amorebieta-Etxano.

3.2.- Epea: hautagaiek ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera 15 (hamabost) egun izango dituzte eskabidea ebazpen honetan xedatzen den bezala aurkezteko.

3.3.- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

Interesdunek epe eta era egokian aurkeztu dituzten agirietan oinarrituta hartuko ditu erabakiak epaimahaiak. Orobat, hautagaiei zeinahi argibide eska diezaieke aurkeztutako agirien gainean.

4.- Lehiaketa nola egingo den.

Lehiaketak bi fase izango ditu: ariketa praktikoa eta merezimenduen balorazioa. Epaimahaiak hauta­gaiei dei egingo die ariketa praktikoa egitera etor daitezen.

5.- Eginkizunak esleitzeko ebazpena.

Epaimahaiburuak unitate-buru izendatzeko diren hautagaien zerrenda proposatuko dio eskual­deko zuzendari gerenteari, honek onar dezan. Zuzen­dariaren erabakia loteslea izango da.

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren 8. eta 9. artikuluetan agindutakoaren arabera, izen­datutako langileek eginkizun bikoitza izango dute, asistentziala eta kudeaketakoa, eta Osasun-eskualdeko zuzendari gerentearen menpe egongo dira zuzenean eta hierarkikoki. Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategorian dagokion plazaren titulartasuna atxikiko du, eta horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzea, lanpostu berariazko gisa.

Osasun-eskualdeko zuzendari gerenteak bere kabuz ebatz dezake aipatu funtzioen esleipena etetea.

6.- Epaimahaia.

6.1.- Izendapena:

Epaimahai bat izendatuko da Bizkaiko Osasun-barrutiko Barrualdeko Eskualdeko Etxebarriko Unitateburutzari dagozkion funtzioak -deialdi honen bidez eskainitakoak- esleitzeko.

6.2.- Osaera:

Deialdi honetako prozedura epaituko duen epaimahaia 7 kidek osatuko dute.

Hautagaiei eskatzen zaien titulazioaren maila bera edo goragokoa eduki behar dute epaimahaikide guztiek.

Epaimahaiburua kasuan kasuko osasun-eskualdeko Lehen Mailako Atentzioko gerentea izango da, edo, ez balego, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko beste osasun-eskualde batekoa.

Hauek izango dira epaimahaikide:

- Kasuan kasuko eskualdeko zuzendaritzako taldeko kide bi, edo, horrelakorik ez badago, beste osasun-eskualde bateko Zuzendaritzako taldekoak.

- Eskualdeko Kontseilu Teknikoko kide bat.

- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza/Lehen Mailako Atentzioko Zuzendariordetzako kide bat.

- Langileen ordezkari bat.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan administrazio-egitekoak dituzten eta goi-mailako titulazioa duten langile finkoen artean aukeratuko da idazkaria. Ez du botorik izango hautagaiak kalifikatzeko gaietan.

Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. Berdin­ketarik egonez gero, epaimahaiburuaren kalitatezko botoak ebatziko du.

7.- Publizitatea.

Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.

Prozedura hau garatzeko hartzen diren ebazpenak ere EHAAn argitaratuko dira.

8.- Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka eta berau garatzeko hartzen diren behin betiko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Amorebieta-Etxano, 2009ko urriaren 6a.

Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea,

BEGOÑA PÉREZ HUERTA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana