Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
4995

IRAGARKIA, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko altzariak, bulegoko ekipoak, ekipo informatikoak eta beste material batzuk muntatu, desmuntatu eta garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko espedientea esleitu dela jakinarazten duena (A-113/09 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-113/09.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lizitazioa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro.

2009. urtea: 35.000 euro.

2010. urtea: 65.000 euro.

2011. urtea: 35.000 euro (kontratuaren gehienezko iraupena: 24 hilabete, kontratua izenpetzen denetik aurrera).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko uztailaren 18a.

b) Kontratista: Vitoria-Gasteiz T.I SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hamabost mila (135.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 23a.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala