Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4991

AGINDUA, 2009ko uztailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Eduardo Anitua» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Eduardo Anitua» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

1.- 2009ko apirilaren 7an, sarrera eman zitzaion Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan ondoko dokumentazioari:

1) Eduardo Anitua Aldecoak adierazitako Fundazioaren izenean eta ordez sinatutako eskabidea: Eduardo Anitua Fundazioaren eratzea inskribatzeko eskatzen zuena.

2) Eratze-eskritura publikoaren ale baimendua, kopia eta guzti: lehendabiziko bi kopia. Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles-en aurrean eman zuten eskritura (protokolo-zenbakia: 957) Eduardo Anitua Aldecoa, Ernesto Ibarrondo Fernández de Leceta eta José Miguel Sánchez Alvarezek (euren izenean eta eskubide osoz), eta Eduardo Anituak, gainera, GAC Mendicale SLren administratzaile bakar moduan.

Eskriturak, besteak beste, eratutako fundazioaren lehen ekintza-programa eta sarrera/gastuen aurrekontua jasotzen zuen.

2.- 2009ko ekainaren 16an, osatzeko eskritura publikoari eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzako Fundazioen Erregistroan. Notario beraren aurrean eman zen eskritura hori 2009ko ekainaren 15ean (protokolo-zenbakia: 1492), eta bertan merkataritza-erakunde sortzaileak bere egin zuen Fundazioaren lehen jarduera-programa finantzatzea, hain zuzen ere, hartutako obligazioak betetzea bermatzeko, baldin eta aurrekontuko diru-sarreren bidez obligazio horiek bete ezin badira.

3.- 2009ko uztailaren 2an, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea bildu zen, eta aldeko txostena eman zion adierazitako Fundazioa EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari. Osasun eta Kontsumo Saileko Zerbitzu eta Araubide Juridikoko zuzendariak parte hartu zuen bilera horretan, eta sail horretako Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariak izenpetutako txostena aurkeztu zuen.

4.- Aurkeztutako agiriek ondokoa erakusten dute:

1) Fundación Eduardo Anitua-ren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota; honela dio:

- Ikerketa zientifikoa sustatzea medikuntzaren alor guztietan, bereziki, medikuntza birsortzaile eta bioteknologikoari eta ahoko inplantologiari buruzko ikerketa (PRGFan oinarrituta).

- Jasotako ezagueren zabalkundea bultzatzea.

- Medikuntzako profesionalen maila zientifikoa sustatzea, bereziki, ahoari eta traumatologiari dagokiona; profesional horientzako prestakuntza-jarduerak bultzatu, antolatu eta garatzea, profesionalak espezializa daitezen, graduondoko prestakuntza osagarriarekin.

- Zerbitzu odontologiko eta traumatologikoen kalitatea lortu eta kontrolatzeko ekimenak garatzea.

- Herriari aho-osasunari eta osasun artikularrari buruzko informazioa emango dieten ekintzak sustatu, antolatu eta garatzea.

2) Hasierako dotazioa hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogei zentimokoa (30.050,60) da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.

3) Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 10. artikuluan eta hurrengoetan jartzen duen moduan.

4) Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira: Lehendakaria: Eduardo Anitua Aldecoa; idazkaria: Ernesto Ibarrondo Fernández de Leceta; bokala: José Miguel Sánchez Alvarez. Kargu horien iraupena mugagabea da, fundazioaren estatutuen 10. artikuluaren arabera.

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena.- Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.

Hirugarrena.- Zehazki, fundazioaren dotazioari eta administrazio- eta kudeaketa-erregimenari dagozkion alderdiek ondoko hauetan ezarritakoari jarraituko diete: EAEko Fundazioei buruzko 1994ko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 9., 10., 11. eta 12. artikuluak; eta aurrez adierazitako Dekretuaren 40. artikulua.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren bidez onartutakoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartutakoa; eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Gaurko egunez, F-244 zenbakiaz, Vitoria-Gasteizko (Áraba) «Fundación Eduardo Anitua» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, bai eta Patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak agindu honetan aipatzen direnak dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 15a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala