Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Artes Gráficas Celorrio, S. Coop.
1977

IRAGARKIA, Artes Gráficas Celorrio Sozietate Kooperatiboa desegin dela argitara ematekoa.

2009ko urtarrilaren 7ko 184:30ean Artes Gráficas Celorrio Sozietate Kooperatiboaren ezohiko batzar orokorra egin zen Loiuko (Bizkaia) bere egoitzan (Larrondo Beheko Etorbidea, 1. eraikina, 20. pab.). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta besteak beste, honako erabakiak hartu zituzten aho batez:

ERABAKIAK:

«Artes Gráficas Celorrio S. Koop. desegitea».

«Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea, eta ondokoak kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Arturo Sánchez Yáñez, Carmelo Medrano Lozares eta Mari Carmen Oar Oar, Sozietatearen Estatutuetako 64. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluan xedatutakoari jarraiki».

«2009ko urtarrilaren 7an itxitako Hasierako Likidazio Balantzea onartzea.»

«Ezohiko batzar horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Adierazitako ezohiko batzar orokorraren akta bilkuraren amaieran onartu zen, eta ondoko hauek sinatu zuten: kargua uztera zihoazen idazkari eta lehendakariak, eta kooperatibaren likidatzaile berriek.

Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.

Bilbao, 2009ko martxoaren 10a.

Likidatzailea,

ARTURO SÁNCHEZ YÁÑEZ.

Likidatzailea,

CARMELO MEDRANO LOZARES.

Likidatzailea,

MARI CARMEN OAR OAR.


Azterketa dokumentala