Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1974

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ez dugu izan L-2009-01-31-I zenbakiko espedientea agiriz hornitzeko errekerimendua berariaz jakinarazterik izan, ez baitugu jakinarazpena Leire Diosdado Aberasturi andrearen helbidean egiterik izan, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

Eskatzailearen erroldatze-agiri eguneratua, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda eta guzti.

Eskatutako laguntza kobratu nahi duen eskatzailearen aurrezki-libretaren edo banku-korrontearen titulartasun-datuen fotokopia.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, interesdunari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiriak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendaritzan aurkez ditzan (Donostia-San Sebastián kalea, 1 ; 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala