Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1972

IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten zaizkie, ondoren aipatzen diren enpresei, jarraian zerrendatzen diren enplegurako eta enpresak sortzeko laguntzei buruzko prozeduretan Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak emandako Ebazpenak.

Sin cables Internet sin mas, S.L.

Espediente-zk.: B-222-498-04A.

Gora jotzeko errekurtsoa: 95/05

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko apirilaren 24ko Ebazpenaz ezetsi egin zen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 2005eko maiatzaren 4ko Ebazpenaren aurka Sin cables Internet sin mas, S.L. enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Adolfo Barrenechea Ibaibarriaga bazkidearen enpresa-jarduera hasteagatik abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluaren babespean eskatutako diru-laguntza ukatu egin zen aurka egindako ebazpen horren bidez.

Axular Perez y Otro, C.B.

Espediente-zk.: G-36-83-05A.

Gora jotzeko errekurtsoa: 155/05.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaz ezetsi egiten da Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 2005eko azaroaren 30eko Ebazpenaren aurka Axular Perez y Otro C.B. enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Enpresa sortzeagatik abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluaren babespean eskatutako diru-laguntza ukatu egin zen aurka egindako ebazpen horren bidez.

Language Bridge Solutions, S.L.

Espediente-zk.: G-75-276-07C.

Gora jotzeko errekurtsoa: 53/07.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko irailaren 9ko Ebazpenaz ezetsi egiten da Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 2007ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren aurka Language Bidge Solutions, S.L. enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aurka egindako ebazpen horren bidez, kontratazioa egiteagatik abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuko II. kapituluaren babespean eskatutako diru-laguntza ukatu egin zen.

Inge Urrutia Garmendia.

Espediente-zk.: G-157-365-05A.

Gora jotzeko errekurtsoa: 124/05.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2007ko uztailaren 18ko Ebazpenaz ezetsi egiten da Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren 2005eko urriaren 5eko Ebazpenaren aurka Inge Urrutia Garmendia andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Enpresa sortzeagatik abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluaren babespean eskatutako diru-laguntza ukatu egin zen aurka egindako ebazpen horren bidez.

Interesdunaren helbidean jakinarazpena egiten saiatu arren, ez dugu lortu. Beraz, iragarki honen bidez jakinarazten da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, jakinarazten zaio ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen diola, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Euskadiko Auzitegi Nagusiko dagokion Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala