Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1966

EDIKTUA, finka inmatrikulatzeko 1461/2008 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Leire Echevarria Zugazagak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, inmatrikulatzeko jabari-espedientearen 1461/2008 prozedura bideratu dela, Maria Jesus Amurrio Saiz eta Maria Ursinia Amurrio Saizek eskatuta, finka hau inmatrikulatzeko:

Etxe bat da eta Bastidako Berlandino edo Calvo Sotelo kaleko 30an (gaur egun Frontín kaleko 28an) dago. Beheko solairuan, biltegia du, sarbideko ataria duena; lehenengo solairuan, etxebizitza dago, terraza duena; bigarren solairuan ere etxebizitza dago; eta atikoan, ordea, ganbara. 269,30 metro koadroko azalera eraikia du. Oinplanoan, dagoen orubearen zati bat hartzen du, hain zuzen ere 85,12 metro koadro, eta 8,51 metro koadroko azalera librea geratzen da. Iparraldean, dagokion kalearekin du muga; hegoaldean, 98. partzelarekin, Valentín García Ariño jaunarena baita (lehen, Ruperto Ramírez jaunaren patioarekin); ekialdean, kalearekin (lehen, kalexka eta Gregorio Azcaraz); eta mendebaldean, 98. partzelarekin, Valentín García Ariño jaunarena baita, lehen Esteban Pozarena zena.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala