Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1965

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 674/2006 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 674/2006 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Jose Maria Martinez de Virgala Velasco, Celia Alcoba Hernandez, Aquilino Gomez Rodriguez, Maria Concepcion Martinez de Virgala Velasco, Axa aseguru-etxea, Seguros Bilbao SA, Seguros Winterthur SA, Jesusa San Prudencio Ortiz de Ortuño, Jesus Perez de Trespuentes Herrero eta Luis Martinez de Virgala Velasco.

Alderdi demandatua: Sabadell Aseguradora Cia. de Seguros y Reaseguros SA; Compañia de Seguros Sabadell SA; Jose Maria Diez Majueloren jaraunspen-erkidegoa, emazte ohi Miren Helena Garcia Gonzalez de Monasteriok jaso duena; Jose Maria Diez Aranjueloren jaraunspen jasogabea; Jose Maria Diez Aranjuelo hil ondoren sortutako jaraunspen-erkidegoa;, Jose M.ª Diez Aranjuelo eta Miren Helena Garciaren jaraunspen jasogabea edo jaraunspen-erkidegoa (Alaitz Diez Garcia adingabearen ama da Miren Helena Garcia).

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako epaiketan ebazpena eman da, hona ebazpen horren testua:

26/09 EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Juan José Carbonero Redondo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta bederatziko otsailaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Jose Maria Martinez de Virgala Velasco, Celia Alcoba Hernandez, Aquilino Gomez Rodriguez, Maria Concepcion Martinez de Virgala Velasco, Axa aseguru-etxea, Seguros Bilbao SA, Seguros Winterthur SA, Jesusa San Prudencio Ortiz de Ortuño, Jesus Perez de Trespuentes Herrero eta Luis Martinez de Virgala Velasco.

Abokatua: Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro, Elvira Mugica Uranga, Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro, Carlos Chacon Castro eta Carlos Chacon Castro.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola, Isabel Gomez Perez de Mendiola, Ana Rosa Frade Fuentes, Isabel Gomez Perez de Mendiola, Isabel Gomez Perez de Mendiola, Miguel Angel Echavarri Martinez, Ana Rosa Frade Fuentes, Isabel Gomez Perez de Mendiola, Isabel Gomez Perez de Mendiola eta Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Alderdi demandatua: Sabadell Aseguradora Cia. de Seguros y Reaseguros SA; Compañia de Seguros Sabadell SA; Jose Maria Diez Majueloren jaraunspen-erkidegoa, emazte ohi Miren Helena Garcia Gonzalez de Monasteriok jaso duena; Jose Maria Diez Aranjueloren jaraunspen jasogabea; Jose Maria Diez Aranjuelo hil ondoren sortutako jaraunspen-erkidegoa;, Jose M.ª Diez Aranjuelo eta Miren Helena Garciaren jaraunspen jasogabea edo jaraunspen-erkidegoa (Alaitz Diez Garcia adingabearen ama da Miren Helena Garcia).

Abokatua:

Prokuradorea: Iñaki Sanchiz Capdevila eta Iñaki Sanchiz Capdevila.

Judizioaren gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Gómez Pérez de Mendiola eta Frade Fuentes prokuradore andreek auzi-jartzaileen izenean eta ordez demanda aurkeztu zuten demandatuen kontra. Arrazoia: diru-zenbateko bat erreklamatzea. Aurrekariak eta zuzenbideko oinarriak aurkeztu ondoren, idazkia onartzeko eskatuz eman zion bukaera testuari. Eskatzen zuen, orobat, legezko izapideak egin eta gero, bere egunean epaia eman zedila, eta epai horretan onets zedila demanda, eta demandatutako jaraunspen-erkidegoa eta aseguru-etxea 419.453,98 euro ordaintzera kondena zitzatela. Diru hori auzi-jartzaileei ordaintzeko eskatzen zuen, gehi interesak, istripua gertatu zen egunetikoak, aseguru-etxea dela-eta, eta jaraunspen-erkidegoari jarritako demanda jarri zen egunetikoak, eta berariaz alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio kostuak.

Bigarrena.- Demanda tramitatzeko onartu ondoren, eta behin Epaitegi honek horren berri izateko eskumena onartuta, legez epatu ziren demandatuak. Aseguru-etxe demandatukidea, Sanchiz Capdevila prokuradore jaunaren bitartez, horretarako emandako epean, autoetan agertu zen, eta demandari erantzun, demandaren kontra jarriz. Demandan, egintzak eta zuzenbideko oinarriak alegatu ostean, idazkia onartzeko eskatzen du, eta behin legezko izapideak egin ondoren, epaia eman zedila non osorik onesten den demanda, auzi-jartzaileari kontu guztiak ezarriz.

Hirugarrena.- Epaitegi honen 2007ko irailaren 3ko Probidentzia bidez, José M.ª Díez Aranjuelo jaunaren jaraunspen jasogabe demandatua auzi-ihesean dagoela deklaratzen da. 2007ko abenduaren 4ko idazkiaren bidez, auzi-jartzaileek aseguru-etxe demandatukidea dela-eta zituzten nahiak asetuta geratu ziren, eta guztien arteko homologazioa eskatzen zen. Homologazio hori Epaitegi honen 2008ko apirilaren 7ko Auto bidez gauzatu zen. Ebazpen horretan erabaki zen jaraunspen-erkidego demandatuaren aurrean prozedurari jarraipena ematea. 2008ko irailaren 1eko probidentziaren bidez, alderdiei dei egin zitzaien aurretiazko entzunaldia egin zezaten. Entzunaldia, 2008ko urriaren 20ko probidentziaren bidez bertan behera geratu zen.

Laugarrena.- 2009ko urtarrilaren 28ko probidentziaren bidez, alderdiei dei egin zitzaien PZLko 414. artikuluan aurreikusitako entzunaldia egiteko. Entzunaldia, auzi-jartzaileak bertan zirela egin zen. Egintza horretan, beren demanda-idazkiak berretsi zituzten eta frogaldia egiteko eskatu zuten. Frogaldia egiteko eskaria onarturik, auzi-jartzaileak agiriak eskatu zituen. Auzi-jartzaileek proposatutako froga onarturik, eta froga agiriena soilik zenez, autoak epaiaren zain geratu ziren.

Bosgarrena.- Legezko agindu guztiak bete egin dira, judizio hau izapidetzerakoan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Auzi-jartzaileak kalte-ordaina eskatzen du auzi-jartzaileek eta Alfredo Martínez de Virgala Velasco jaunaren senitartekoek beren etxeetan jasandako kalte-galerak (besteak beste, Alfredo Martínez de Virgala Velascoren heriotza bera) direla-eta eskatutako jaraunspen jasogabearengatik. Halaber, Winterthur Seguros SAk jaraunspen jasogabe horren aurrean subrogazio-akzioa baliatuz erreklamazio bat aurkezten du, Aquilino Gómez Rodríguez aseguratuari kalte-ordaina ordaindu behar izan zion eta, etxean jasan zituen kalteengatik. Izan ere, José M.ª Díez Aranjuelo jaunak bi gas-bonbona manipulatu zituen etxean, gas propanoa. Ondorioz, bere heriotza eragiteaz gain, gas-ihesak leherketa handi bat ere ekarri zuen, bero-iturri ezezagun batekin bat egitean. Leherketa horrek kalteak eragin zizkion bere etxeari, bai eta auzi-jartzaileenei ere, bere auzokideak baitziren. Martínez de Virgala anaiek erreklamazioa aurkeztu zuten Alfredo anaiaren heriotzagatik, leherketaren ondorioz hil baitzen; eta guztiek eta gainerakoek, kalte materialengatik; kalte horiek hiru kontzeptuengatik aurkeztu ziren, alegia etxebizitzen balioagatik, etxebizitzetan zegoena (edo ondasunak) galtzeagatik, eta hirugarrenik, kalte moralengatik. Hasteko, José M.ª Díez de Aranjuelo kausatzailearen jaraunspen-erkidegoari eta haren etxebizitzaren aseguru-etxeari (Sabadell Seguros SA) aurkeztu zaie erreklamazioa, baina, kontuan harturik aseguru-etxe horrek dagoeneko berrehun eta laurogeita hamaika mila eta berrehun eta laurogeita bederatzi euroko kalte-ordaina (291.289) ordaindu ziela auzi-jartzaileei, orain zera lortu nahi da soilik: hasieran erreklamatutako zenbatekora iristeko falta den diru-zenbatekoa. Beraz, Díez Aranjuelo jaunaren jaraunspen-erkidegoari eskatzen zaio ehun eta hogeita zortzi mila eta ehun eta hirurogeita lau euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (128.164,98) ordaintzeko. Kopuru horri erantsi behar zaio Zigor Kodearen 1.100. eta 1.108 artikuluei jarraituz ateratzen diren zenbatekoa.

Bigarrena.- Litisa lehenago esandako egoeran dagoela, auzi-jartzaileen nahien garaipena baizik ezin da iragarri.

Haiek guztiek kontratuz kanpoko erantzukizun-akzio bat gauzatzen dute, Zigor Kodearen 1.902. artikuluan aurreikusita dagoena, baina Winterthur SAk Aseguruen Kontratuei buruzko Legearen 43. artikuluan jasotako subrogazio-akzio bat gauzatzen du. Ildo horretatik, argi dago auzi-jartzaileek egiaztatzen dituztela aurrekontu objetiboak, gauzatutako akzioen arrakasta baldintzatzen dutenak, betiere oinarritzat harturik demandako jaraunspenaren kausatzailearen kontratuz kanpoko erantzukizuna, jaso nahi dena. Kaltea, demandako ondarearen hildako kausatzailearen portaeraren testuinguruan kokatzen da; hildako kausatzailea José M.ª Díez Aranjuelo da. Autoetan dagoen dokumentazioa azterturik, argi dago kausa-ondorio erlazioa dagoela egintza kaltekorraren eta emaitza kaltegarriaren artean. Izan ere, hildako kausatzaileak gai errekorra zabarkeriaz erabili izanak leherketa bat eragin zuen, bere etxebizitzan kalteak eragin zituen leherketa, eta eraikineko beste auzokide baten etxebizitzan ere eragin zituen. Gainera, haietako baten heriotza ere eragin zuen, Alfredo Martínez de Virgala Velasco hil baitzen.

Bestalde, eskatutako diru-kopuruak bat datoz egiaztatu eta zenbatu diren kalteekin. Ondasunen galeragatik edo etxebizitza bakoitzean galdutakoagatik eskatzen diren zenbatekoak baloratzeko moduan bakarrik sortu dira zalantzak, eta hamazortzi mila eurotan baloratzen dira guztiak. Izan ere, peritu-txostenen bat edo inbentarioren bat falta da, kopuru horietan balorazio bat justifikatzea ahalbidetzen duena. Nolanahi ere, komeni da kontuan hartzea etxebizitzak guztiz suntsituta geratu zirela: administrazioak eraikinari aurri-deklarazioa eman zion, eta hain zegoen egoera txarrean, eraitsi behar izan baitzuten. Horiek horrela, etxebizitzen tamaina ikusirik, horretarako erabilitako etxebizitza estandar batean zer dagoen kontuan izanik, altzariak, ondasunak eta etxe-tresnak barne, horretarako eskatutako zenbatekoa ez da neurrigabekoa edo gehiegizkoa. Hori dela eta, demanda onetsi behar da, kontzeptu horretarako eskatutako zenbatekoa duela.

Bestalde, kalte moralengatik eskatutako zenbatekoak baloratzeko moduari buruz, egoki ikusten da eskuratu nahi den zenbatekoa, kontuan harturik nolakoak diren kalteak, garbi baitago nolako garrantzia duten, ikusirik egintza kaltekorrak kaltetu bakoitzaren etxebizitza, funtsezko eremua eta beren bizitzaren arlorik barnekoena suntsitzea ekarri duela. Berdin egin behar du aurrera Martínez de Virgala anaiek beren anaiaren heriotzagatik eskatutako kalte-ordainaren onespenak ere. Autoaren Legearen kalte-ordainaren baremoa aplikatuagatik ere, aplikazio-eremu berezia du. Egia da, orobat, behin eta berriro izan den jurisprudentziak bidea ematen duela baremo hura baiespen-ondorioetarako aplikatzeko, kalte-ordainaren zenbatekoak kalkulatzeko orduan, lesioengatik kalte-ordaina eman behar bada, edo baten bat hiltzen bada, kasu honetan bezala.

Azken batean, auzi-jartzaileen asmoak guztiz egin behar du aurrera.

Hirugarrena.- Berdin hartu behar da auzi-jartzaileen asmoa, Zigor Kodearen 1.100. eta 1.108. artikuluetan aipatutako interesak aplikatzeari buruzkoa. Interpelazio judiziala gertatzen den egunetik zenbatu beharko dira interes horiek.

Laugarrena.- Auzi-jartzailearen asmoak PZLaren 394.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz guztiz onesten badira, prozesuan eragindako kostuak demandatuei ezarriko zaizkie.

Horregatik eta ikusita oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak, honakoa da

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Isabel Gómez Pérez de Mendiola eta Ana Rosa Frade Fuentes prokuradoreek auzi-jartzaileen izenean eta ordez jarritako demanda. Hori dela eta, José M.ª Díez Aranjuelo jaunaren jaraunspen jasogabe demandatua absolbitzen dut honako kopuru hauek auzi-jartzaileei ordaintzetik: ehun eta hogeita zortzi mila eta ehun eta hirurogeita lau euro eta laurogeita hamazortzi zentimo (128.164,98); kopuru hori eragileka banakatuta egongo da bider bakoitzak erreklamatzen duen hasierako kopuru osoaren diferentzia eta Sabadell Seguros SAk bakoitzari aurretiaz ordaindutako zenbatekoa. Kopuru horiei gehitu behar zaie demanda jarri zenetik kalkulatutako legezko interesa aplikaturik sortzen den emaitza. Kostuak auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta bederatziko otsailaren hemeretzian.

Alderdi demandatuaren (Jose Maria Diez Aranjueloren jaraunspen-erkidegoa edo Jose Maria Diez Aran­jueloren jaraunspen jasogabea) gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2009ko otsailaren 19ko probidentziaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, 2007ko otsailaren 23ko 26/09 epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala