Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1964

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 445/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: desahuzioari buruzko 445/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juan Jesús Díaz Michelena eta Maria Antonia Tellechea Goicoechea.

Abokatua: Arabaolaza Lopez, Maria del Carmen.

Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodríguez.

Demandatua: Juan Carlos Godoy Martin eta Oscar Rodríguez Villa.

Gaia: ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2009-02-04an, eta honako hau da epaitza:

Osorik baietsi da Epaitegietako prokuradore Carmen Chimeno Rodríguezek Juan Jesús Díaz Michelena eta María Antonia Tellechea Goicoechearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Oscar Rodríguez Villa eta Juan Carlos Godoy Martinen aurkakoa. Horregatik, ondoko erabakiak hartzen ditut:

1.- Alderdi auzi-jartzailearen eta demandatuen arteko errentamendu-kontratua —Ibarrako Euskalerria kaleko 8 zenbakian (Azaldegi) dagoen negozio-lokalarena— suntsitutzat deklaratzea, errentak ordaindu ez direlako.

2.- Beraz, Oscar Rodríguez Villa eta Juan Carlos Godoy Martin demandatuen desahuzioa deklaratzen dut, alegia, demanda onartzeko autoan adierazitako eguna baino lehen utzi beharko dute estudio profesionala, eta ohartarazten zaie, hala egiten ez badute, bertatik botako direla, kostuak euren gain direla.

3.- Oscar Rodríguez Villa eta Juan Carlos Godoy Martin kondenatzen ditut Juan Jesús Díaz Michelena eta María Antonia Tellechea Goicoecheari bostehun eta hamairu euro eta hogeita bederatzi zentimo ordaintzera (513,29 euro).

4.- Oscar Rodríguez Villa eta Juan Carlos Godoy Martin kondenatzen ditut auzi-jartzaileei aurreko zenbateko horren interesak ordaintzera, ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian ezarritakoaren arabera.

Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Eman bekie epaiaren berri alderdiei, eta jakinarazi apelazio-errekurtsoa ezarri ahal izango dutela epaitegi honetan epaiaren jakinarazpena egin eta bost eguneko epean, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko duela errekurtsoa.

Juan Carlos Godoy Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2009ko otsailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala