Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1963

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 273/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 273/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Tximela SA.

Abokatua:

Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.

Demandatua: Gorelan SL.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

Auzitegietako prokuradore Iñigo Navajas Saizek -Tximela SA merkantilaren izenean eta ordez- auzi ihesian den Gorelan SLren aurka aurkeztutako demanda oso-osorik baietsita, honako hau adierazten dut:

1) Gorelan SL merkantila kondenatzea Tximela SA merkantilari mila zazpiehun eta hamabi euro eta hogei zentimo (1.712,20) ordaintzera.

2) Gorelan SL kondenatzea Rayqui SL merkantilari kondena jaso duen diru-zenbateko nagusiaren gaineko legezko interesak ordaintzera.

3) Beren-beregi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Eman bekie epaiaren berri alderdiei, eta jakinarazi apelazio-errekurtsoa ezarri ahal izango dutela epaitegi honetan epaiaren jakinarazpena egin eta bost eguneko epean, eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko duela errekurtsoa.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Gorelan SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2009ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala