Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1962

EDIKTUA, munta txikiko kopuru baten gaineko 310/92 zk.ko judizioren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 310/92 Munta txikiko j.

Demandatzailea: Luis Learra Loroño eta Maria del Carmen Rodriguez Salcedo.

Abokatua:

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: Maria Teresa Fernandez Iñiguez, Antonio Muñoz Silio, Maria del Pilar Ibarra Alfonso, Fernando Garcia del Pinar, Juan Segundo Hernandez Monasterio, Purificacion Bejarano Gomez eta Fernando Muñoz Silio.

Gaia: munta txikia.

Judizio horretan epaia eman da eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

32 Epaia

Getxo, 2009ko otsailaren 18a.

Getxoko Lehen auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu Maria Simonet Quelle Cotok munta txikiko deklarazio judizioari buruzko prozedura autoak ikusita, zeintzuk -310/1992 zenbakiarekin- epaitegi honetan bideratu baitira, alderdi demandatzaile Luis Learra Alonsok eta Maria del Carmen Rodriguez Salcedok eskatuta (prokuradore Basterreche Arcochak ordezkaruta eta letratu Juan Martín Alonsok lagunduta), demandatukide hauen aurka: Antonio Muñoz Silio (auzi ihesian), Maria del Pilar Ibarra Alonso (tutore Rubén Muñoz Ibarraren babespean, prokuradore Garayoa Meseguerek ordezkatuta eta letratu Carlos Martínez de Butrónek lagunduta), Fernando Garcia del Pinar eta Purificación Bejarano Gomez (prokuradore Sánchez Yacobek ordezkatuta eta letratu Antonio Pleguezuelos Cobok lagunduta), Fernando Muñoz Silio eta Dña. Francisca Lopez Sanabria (auzi ihesean), Juan Segundo Hernandez Monasterio (prokuradore Smith Apalateguik ordezkatuta eta letratu Leandro Gallareta del Ríok lagunduta) eta Maria Teresa Fernandez Iñiguez (auzi ihesean).

( . . . . . . . . )

Aipatu legezko testuak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa da

EPAITZA

Demandatukideen aurka (Antonio Muñoz Silio, Maria del Pilar Ibarra Alfonso, Fernando Garcia del Pinar, Purificación Bejarano Gomez, Fernando Muñoz Silio, Francisca Lopez Sanabria, Juan Segundo Hernandez Monasterio eta Maria Teresa Fernandez Iñiguez jaun-andreak) Luis Learra Loroño eta Maria del Carmen Rodriguez Salcedo demandatzaileen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda ezetsi egiten dudanez, demandatukideak absolbitu egiten ditut haien aurka bide zibilean aurkeztu diren eskaera guztietatik; halaber, kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot.

Bertan behera utz bedi demandaren aurreneurrizko idatzoharraren kautelazko neurria, zeina 1992ko irailaren 25eko probidentziaz erabaki baitzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Ebazpen honen aurka, jakinarazten den egunetik aurrera, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epearen barruan, eta horren ardura, PZLan aurreikusitako moduan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak izango du.

Horrela, bada, ebazpen honen bidez epaituz, lehen auzialdian honako hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Antonio Muñoz Silio demandatuaren bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2009ko otsailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala