Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
1961

EDIKTUA, finken traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1229/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak honako hau.

Jakinarazten du: Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen 1229/08 prozedura bideratu dela, Ascension Rodriguez Marquezek eskatuta. Ondoko funtsen traktuari berriro ekiteko (jabari espedientea):

Bilboko hiribildu honetako Larraskitu Auzotegian, «El Peñascal» bidean, dagoen etxea, garai batean ehun eta hiru eta gaur egun hirurogeita zazpi zenbakia duena. Bilboko 8 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago (471 liburua, 703 liburukia, 97 orria, 18.98S-B finka).

Zitazioa egiteko balio dezan egiten da hau, alde batetik, Bernardino Moncalián Fernándezentzat, erregistroko titular moduan; eta, beste aldetik, Joaquina Moncalián Pachecoren jaraunsleentzat, Jesús Gutierrez Moncaliánen jaraunsleentzat, Francisco Gutierrez Moncaliánen jaraunsleentzat eta Sinforiano Gutierrez Moncaliánentzat, ondasunak beraiengandik baitatoz.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena azal dezaten.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko martxoaren 2a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala