Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1960

EDIKTUA, 1261/07 ohiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1261/07 prozedura arrunta bideratu da, Biharko Aseguradora, S.A.k eskatuta, Verónica Aoujil de Santosen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

32/09 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), 2009ko otsailaren 25a.

Carmen Martínez-Treceño Escuderok, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko epaile magistratu denak, ikusi eta epaitu ditu epaitegi honetan bideratutako 1261/07 judizio arrunteko auto hauek. Judizio horretan honakoak izan dira parteak: demandatzaile gisa «Biharko Aseguradora, Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, S.A.», Guillermo Smith Apalategui prokuradorearekin eta José Ramón Jiménez González letratuarekin; eta demandatu gisa Verónica Aoujil de Santos, auzi-ihesean dena; auzigaia zenbateko bat erreklamatzea zen; eta honako epai ematen dut,

EPAITZA

Verónica Aouji1 De Santos demandatuaren aurka, José Ramón Jiménez González letratuarekin eta Guillermo Smith Apa1ategui prokuradoreak ordezkaturik, «Biharko, Aseguradora Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, S.A.» erakundeak aurkeztutako demanda osorik onesten da; eta erakundea uzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: hogeita bat mila zazpiehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (21.724,63), kopuru horren berandutza-interesak, interpelazio judizialetik harakoak, zeintzuk ebazpen honetatik hara PZLb-ko 553. artikulukoak izango baitira.

Sortutako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Epai honen berri eman alderdiei, eta jakinarazi bost eguneko epean apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela; Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa. Hala agintzen da 2000ko urtarrilaren 7ko Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikuluan.

Lehen auzialdi honetan epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Eta Verónica Aoujil De Santos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko martxoaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala