Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1958

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko 159/2009 jabari espedientearen ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaile naizen aldetik, honako hau.

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko 159/2009 jabari espedientearen prozedura bideratzen ari dela, Harino Panadera SAk eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko:

Merkataritza lokala, atarian sartu eta eskuinera dagoena. Trapagarango Ramón y Cajal kaleko 3an dago etxea, Trapagako jabetza erregistroan dago inskribatuta: 34-30 zenbakia, 119. orria, 59. liburua eta 560. liburukia. Beheko solairuan 33 m2ko azalera du etxeak. Aurrealdetik Ramón y Cajal kalea du; ekialdetik, Julian Argaiz Sanzen lonja; hegoaldetik, jaun beraren orubea; eta mendebaldetik, ataria.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei edo bizitoki ezezaguna dutenei ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Barakaldo (Bizkaia), 2009ko otsailaren 24a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala