Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
1957

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 831/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Auto horietan ondoko ebazpena eman da:

XEDAPENAK

1.- Amaitutzat deklaratzen da Copiauto SAL zordunari buruzko 831/04 porrot prozedura, ez dagoelako ondasun eta eskubide nahikorik hartzekodunen kredituak osorik ordaintzeko eta jarduketak artxibatzea erabakitzen da.

2.- Zordunak administratzeko eta erabiltzeko oraindik dituen eskumenen mugapenak amaitzea ebazten da, kalifikazio epai irmoan daudenak izan ezik.

3.- Pertsona juridiko zorduna iraungitzea ebazten da eta horrek Probintziako Merkataritza Erregistroko inskripzio orria ixtea ekarriko du. Agindua emango zaio erregistroari horretarako.

4.- Jakinaraz bekie ebazpen hau porrotaren berri eman zitzaien epaitegi guztiei eta argitara bedi xedapen zatia ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean.

5.- Bost eguneko epean zordunaren beste ondasun edo eskubideak agertzen badira, Lehiaketaren Legeko 179. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz jokatuko da.

6.- Igor bekizkio Ministerio Fiskalari ebazpen honen lekukotza eta beharrezko izan daitezen aitzindariak.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu (Lehiaketaren Legeko 177.1 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Eta ebazpen horren jakinarazpena egiteko Barakaldon (Bizkaia) ematen da hau, bi mila eta bederatziko otsailaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala