Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1956

EDIKTUA, 5/08 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: betearazpenaren aurkako 5/08 autoa.

Errekurtsogilea: Begoña Zurbanobeascoechea Zabala.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Abokatua: Unai Larrauri Alkiza.

Errekurritua: Roberto Michelena Cano.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Abokatua: Jose Javier Arechabaleta Unzueta.

Errekurritu auzi-iheslaria: Estrella Pastor Garciaren jaraunspen jasogabea.

Errekurtso horretan autoa eman da. Hona bere xedapenak:

XEDAPENAK

Salak hauxe erabaki du: Baiestea Begoña Zurbanobeascoechea Zabna andreak prozesuan dituen ordezkariek Getxoko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiak emandako autoaren aurrean aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Auto hori betearazpenaren aurkako 2008ko apirilaren 16ko 5/08 autoetan eman zen, erroilu horretatik baitatoz. Ebazpen hori ezeztatu behar da eta haren ordez beste bat eman behar da, eta horren bidez erabakitzen da ebazpen honetan ezarritako organoak eta bertan ezarritako moduan ekitea. Kostuei buruz ez dago inolako aipamenik.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure autoa hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Dagokion erroiluari ziurtagiria erantsiko zaio.

Estrella Pastor Garcíaren jaraunspen jasogabe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala