Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1955

EDIKTUA, 449/07 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 5. Sekzioa.

Errekurtsoa: 449/07 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.

Abokatua: Aparisi Luzon, Santiago.

Prokuradorea.

Errekurritua: Jose Caño Sanchez, Jonatan Trigo Caño, Línea Directa Aseguradora SA Compañía de Seguros y Reaseguros, Irune Anta Cardenas eta Miguel Angel Peña Diaz.

Gaia: trafikoko arrunta.

Judizio horretan, 2008ko uztailaren 4an epaia eman zen eta honakoa da epaitza:

«Consorcio de Compensación de Seguros delakoaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio errekurtsoa zati batean baietsi, eta Jonatan Trigo Cañoren eta José Caño Sánchezen ordezkaritzak Lehen Auzialdiko Bilboko 13 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak -799/06 judizio arruntean- 2007ko martxoaren 23an emandako epaiaren aurka aurkeztutako inpugnazioa oso-osorik ezetsiz, ebazpen hori zati batean errebokatzen dugu, hain zuzen ere, errekurtso egileari ezarritako berandutza interesen portzentajeari dagokion adierazpenean. Interes horrek indarra galtzen du, eta, bere ordez, Consorcio de Compensación de Seguros delakoak ordaindu behar duen berandutza interesa -ezbeharra izan eta lehenengo bi urteren barruan- legezko tasa gehi horren % 50a izango da; eta egun horretatik aurrera % 20ko tasa, betiere handiagoa ez bada. Ginaerakoan sendetsi egiten da errekurtsoa. Guzti hori, Consorcio de Compensación de Seguros delakoaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio errekurtsoak gorajotze honetan sorrarazitako kostuen adierazpen berariazkorik egin gabe, eta inpugnazioarekin sortutakoak inpugnatzaileari beren beregi ezarriz.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.»

Miguel Angel Peña Diaz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko martxoaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala