Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Arabako Probintzia Auzitegia
1954

EDIKTUA, 541/08 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia - 1. Sekzioa.

Errekurtsoa: 541/08 merkataritzako apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: José Ramón Martínez Moreno.

Abokatua: Rafael Carvalho González.

Prokuradorea: José Ignacio Beltrán Arteche jauna.

Auzi-iheslaria: Moss 003 SL.

Gaia: hitzarmen sozialen inpugnazioa.

Judizio horretan 2009-02-24an epaia eman zen. Honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

«APELAZIO ZIBILA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegiak Iñigo Madaria Azcoitia lehendakariak, eta Mercedes Guerrero Romeo eta Iñigo Elizburu Aguirre magistratuek osatuak ondoren azaltzen den epaia eman zuen, Erregeren izenean, bi mila eta bederatziko otsailaren hogeita lauan.

72/09 EPAIA

Vitoria-Gasteizko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegian apelazio zibileko errekurtso bat bideratzen ari da, 541/08 Sala-erroiloa, Judizio Arrunteko 81/07 Autoak. José Ramón Martínez Morenok sustatu du, Rafael Carvalho González letratu eta José Ignacio Beltrán Arteche prokuradore dituela, 2008-05-27an emandako epaiaren aurka; Moss 003 SL da alderdi apelatua eta auzi-ihesean deklaratu da. Iñigo Madaria Azcoitia lehendakaria da txostengilea».

«EPAITZA

Baietsi egiten dugu zati batean 60/08 epaiaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa eta baietsi egiten dugu, halaber, Vitoria-Gasteizko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegian jarraitutako 81/07 judizio arruntean José Ramón Martínez Morenok Moss 002 SLren aurka sustatutako hasierako demanda. Beraz, ezeztatu egiten dugu zati batean epaia eta, ondorioz, deusezak deklaratzen ditugu Moos 003 SL enpresako bazkideen batzar nagusiak 2007ko otsailaren hogeita hiruan hartutako erabakiak, egoitza aldatzeari dagokionez eta sozietateak zorrak bere gain hartzeari dagokionez (José Ramón Martínez Morenoren kontura diren neurrian). Kontraesaneko inskripziorik egonez gero, merkataritza erregistroan dagokion inskripzioa egin beharko da. Gainerako uziak ezetsi egiten ditugu eta instantzia bietan sortutako kostuei dagokienez ez dugu berariazko adierazpenik egiten.»

Moss 003 SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala