Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1953

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalaren kontura finantzaturiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduriko 2008ko dirulaguntzetarako irispide publikoa jendaurrean jartzen duena.

Administrazioaren diru-laguntzen jardueran buru izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeari begira, kontuan hartuta 2008. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen ordainketak jaso dituzten onuradunak asko direla eta NBBEFaren kontura finantzaturiko dirulaguntzak banan-banan jakinarazita, dirulaguntza horiei buruzko datuetarako irispide publikoa ipintzen da jendaurrean ebazpen honen bidez.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBATZI DUT:

Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalaren kontura finantzaturiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bidez ordainduriko 2008ko dirulaguntzen onuradunei buruzko datuetarako irispide publikoa jendaurrean jartzea www.euskadi.net Interneteko orrian (Eusko Jaurlaritzako sailak /Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila / Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza / Erakunde Ordaintzailea: Ordainketak).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala