Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
1952

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Gurutzetako ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, kreditazioa berritu zitzaion Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (urtarrilaren 15eko EHAA, 10. zenbakia).

Batzorde horretako kide berriak izendatzeko ospitaleak igorritako jakinarazpena jaso denez gero, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriaz, hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Carmen Esmeralda Santana Perez, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, eta Francisco José Álvarez Díaz, Biologi Zientzietan lizentziatua, izendatzea Gurutzetako Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango du eragina.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala