Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1949

AGINDUA, 2009ko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» Erdi Mailako Udal Musika Kontserbatorioari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Durangoko (Bizkaia) «Bartolomé Ertzilla» Erdi Mailako Udal Musika Kontserbatorioaren ordezkariak espezialitateak gehitzeko baimena eskatze abiarazitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Irakaskuntza artistikoak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE), irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituen apirilaren 15eko 389/1992 Errege Dekretua (28ko BOE), eta arlo honetan erabili daitezkeen gainontzeko xedapenak ikusi ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Durangoko «Bartolomé Ertzilla» Erdi Mailako Udal Musika Kontserbatorioari baimena ematen zaio 2009-2010 ikasturtetik aurrera kantua espezialitatea irakasteko. Kontserbatorioaren kode-zenbakia 48017137 da eta bere titularra Bartolomé Ertzilla Musika Eskola eta Erdi Mailako Kontserbatorioa Administrazio Erakunde Autonomoa.

Ikastetxe honetan emango diren espezialitateak: pia­noa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, oboea, klarinetea, saxofoia, txistua, fagota, txirula, tronpa, tronpeta eta kantua.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala