Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1945

AGINDUA, 2009ko martxoaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Fundación Residencia Santa Ana - Santa Ana Egoitza Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu, Fundazioaren estatutuak aldatu eta bere Patronatua osatzeko dena.

Zarauzko (Gipuzkoa) Fundación Residencia Santa Ana - Santa Ana Egoitza Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu, Fundazioaren estatutuak aldatu eta bere Patronatua osatzeko eskatuz egindako espedientea ikusi dira, honako aurrekari hauetan oinarrituz:

AURREKARIAK

1.- Fundación Residencia Santa Ana - Santa Ana Egoitza Fundazioan inskribatzeko eta Fundazioaren estatutuak eta bere Patronatuarenak aldatzeko eskabidea -M.ª Aranzazu Zabalegui Irizarrek izenpetutakoa- egin zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean 2009ko otsailaren 5ean. Zarauzko Udaleko alkate Jon Urien Crespok -Zarauzko Udalaren izenean eta ordez-, Parroko Joaquín María Lizaso Esquisabelek -Zarauzko Santa María La Real Parrokiaren ordez eta izenean-, Miren Garbiñe Amochategui Fernández, Francisco Javier Azcue Orayen, María Aranzazu Zabalegui Irizar, Ana Belén Juaristi Urdangarin, Francisco Javier Beristain Zumalde, José Luis Lombide Eguibar, María Aranzazu Illarramendi Larrañaga, María del Carmen Errotagaña Manterola eta María Concepción Fuentes Méndez jaun eta andreek, euren izenean eta eskubidez, lehenengo biak izan ezik, eta, horietaz gain, José Luis Lombide Eguibar, María Aranzazu Illarramendi Larrañaga, María del Carmen Errotagaña Manterola, Jon Urien Crespo, Joaquín María Lizaso Esquisabel, Francisco Javier Azcue Orayen, María Aranzazu Zabalegui Irizar eta María Concepción Fuentes Méndez jaun eta andreek, Zarauzko Ongintza Batzarraren ordez eta izenean, 2008ko abenduaren 22an Zarauzko notario Félix María González de Echavarri Araren aurrean -1667 protokolo zenbakiz- emandako eskritura publikoa eransten zaio eskabideari.

2.- Fundación Residencia Santa Ana - Santa Ana Egoitza Fundazioaren helburua bere estatutuetako 3. artikuluan dago jasota:

«Adineko jendeari gizarte atentzioa ematea da Fundazioaren helburuetariko bat; besteak beste, ostatua, mantenua, zaintza eta urgazpen fakultatiboaren prestazioa eskainiz, azkeneko hori Fundazioaren giza-baliabide eta baliabide materialekin bat etorriz.

Fundazioaren prestazioek ez dute irabazteko xederik. Hortaz, pertsona egoiliarren aldetik jasotako kontraprestazioak bizi baldintzarik hoberenak lortzera bideratuko dira, Egoitza honen ahalmenen arabera».

3.- Fundazioaren helbidea, fundazioaren estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau da: San Ignacio, 2.

4.- 2008ko azaroaren 30eko dotazioa 2008ko abenduaren 22an emandako Eskritura Publikoan jasotako egoera balantzean dago adierazita.

5.- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 11. artikuluan jartzen duen moduan.

6.- Gaur egungo Patronatuko kide, eskrituran eta Fundazioaren estatutuetako 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira:

Indarraldia

Vigencia

Lehendakaria:

Presidenta: María Aranzazu Zabalegui Irizar Zehaztugabea

Indefinida

Lehendakariordea:

Vicepresidente: Zarauzko alkate Jon Urien Crespo Zehaztugabea

Indefinida

Idazkaria:

Secretario: Francisco Javier Benito Santos Zehaztugabea

Indefinida

Diruzaina:

Tesorero: Francisco Javier Azcue Orayen Zehaztugabea

Indefinida

Jokin Lizaso Eskizabel, Zarauzko Santa María la Real parrokiako parrokoa

El párroco de la parroquia Santa María la Real de Zarauz, D. Jokin Lizaso Eskizabel Zehaztugabea

Indefinida

Garbiñe Amochategui Fernández, zentroko zuzendaria

La directora del Centro, Dña. Garbiñe Amochategui Fernández Zehaztugabea

Indefinida

Ana Belén Juaristi Urdangarin Zehaztugabea

Indefinida

Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko eta Fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala dago aginduta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 eta 4. artikuluetan.

Bigarrena.- 1881eko urriaren 18an notario Antonio Fernándezen aurrean emandako testamentuaren indarrez -zeina 1881eko urriaren 23ko testamentu memoriaz osatu baitzen- Narrosko markesak adierazten du ezen, Zarauzko hiribilduan Miserikordia Etxea edo asiloa sortzeko eta ezartzeko borondatea duela, non uneoro herriko eta bere barrutiko hamabi gizon eta emakume txiro -zaharren eta behartsuenetarikoak- mantendu eta gobernatuko diren. Horretarako orube-etxea, beste eraikin eta higiezin batzuk, eta urtero bi mila pezetako errenta jarriko ditu.

Ongintzako Udal Batzordeak -Zarauzko Udalaren laguntzaz- Miserikordia Etxea eraikitzeko asmoa agertzen du 1890ean. Ongintzako eraikin horri «Casa de Beneficencia de Santa Ana» jarri zioten izenez, eta, egindako ekarpen publiko eta pribatu ugariei esker, 1892ko irailaren 18an inauguratu zen. Ongintza Etxe horretan «Comunidad de Hermanas de la Caridad de Santa Ana» ezarri zen, aldez aurretik Gasteizko gotzainaren baimena eskuratuta. Eraikin horrek Batzorde bat zuen, bere erregimen eta administrazioaz arduratzen zena.

1981ean eraitsi egin zen aintzinako Santa Ana Ongintza Etxearen eraikina, beste izen batez ere ezaguna zena: Zarauzko Santa Casa de Misericordia; eta gaur egungo «Residencia Santa Ana» eraiki zen, zeina 1983ko apirilaren 17an inauguratu baitzen.

Santa Ana Ongintza Etxe hori 1849ko Ongintza Lege Orokorraren babesean eratu zen, eta ongintza partikularreko eraikina -Fundazio izaerakoa- zen, zeinak, saikatu eta inskribatu ez, eta nortasun juridiko propioa eta beregaina baitu.

Hirugarrena.- Funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta horrekin EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legean eta ekainaen 19ko 101/2007 Dekretuz onartutako EAEko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusitako baldintzak betetzen dira.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Zarauzko (Gipuzkoa) Fundación Residencia Santa Ana - Santa Ana Egoitza Fundazioa EAEko Fundazioen Erregistroan -F241 erregistro zenbakiarekin- inskribatzeko, Fundazioaren estatutuak aldatzeko eta Patronatua osatzeko agintzea, Zarauzko Udaleko alkate Jon Urien Crespok -Zarauzko Udalaren izenean eta ordez-, Parroko Joaquín María Lizaso Esquisabelek -Zarauzko Santa María La Real Parrokiaren ordez eta izenean-, Miren Garbiñe Amochategui Fernández, Francisco Javier Azcue Orayen, María Aranzazu Zabalegui Irizar, Ana Belén Juaristi Urdangarin, Francisco Javier Beristain Zumalde, José Luis Lombide Eguibar, María Aranzazu Illarramendi Larrañaga, María del Carmen Errotagaña Manterola eta María Concepción Fuentes Méndez jaun eta andreek, euren izenean eta eskubidez, lehenengo biak izan ezik, eta, horietaz gain, José Luis Lombide Eguibar, María Aranzazu Illarramendi Larrañaga, María del Carmen Errotagaña Manterola, Jon Urien Crespo, Joaquín María Lizaso Esquisabel, Francisco Javier Azcue Orayen, María Aranzazu Zabalegui Irizar eta María Concepción Fuentes Méndez jaun eta andreek, Zarauzko Benefizentzia Batzarraren ordez eta izenean, 2008ko abenduaren 22an Zarauzko notario Félix María González de Echavarri Araren aurrean 1.667 protokolo zenbakiz emandako eskritura publikoaren arauera.

Patronatua honela osatuta gelditzen da: / El Patronato queda configurado de la siguiente forma:

Indarraldia

Vigencia

Lehendakaria:

Presidenta: María Aranzazu Zabalegui Irizar Zehaztugabea

Indefinida

Lehendakariordea:

Vicepresidente: Zarauzko alkate Jon Urien Crespo

El Alcalde o Alcaldesa del municipio de Zarautz, D. Jon Urien Crespo Zehaztugabea

Indefinida

Idazkaria:

Secretario: Francisco Javier Benito Santos Zehaztugabea

Indefinida

Diruzaina:

Tesorero: Francisco Javier Azcue Orayen Zehaztugabea

Indefinida

Jokin Lizaso Eskizabel, Zarauzko Santa María la Real parrokiako parrokoa

El párroco de la parroquia Santa María la Real de Zarauz, D. Jokin Lizaso Eskizabel Zehaztugabea

Indefinida

Garbiñe Amochategui Fernández, zentroko zuzendaria

La directora del Centro, Dña. Garbiñe Amochategui Fernández Zehaztugabea

Indefinida

Ana Belén Juaristi Urdangarin Zehaztugabea

Indefinida

Bigarrena.- Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, ongintza-sorospeneko eta lan-arloko fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala