Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2009ko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Elgoibarko Udala
1942

IRAGARKIA, 2009ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikuluaren arabera, Elgoibarko Udalak 2009. urterako egin duen Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratu da. Eskaintza hori Alkatetzak 2009ko otsailaren 27an emandako Dekretuaren bidez onartu da, eta bertan plaza bat sartu da, ondoren aipatuko den deskribapenarekin:

Karreradun funtzionarioa

Izendapena: Aparejadorea.

Taldea: A2.

Sailkapena:

Eskala: Administrazio Berezia.

Azpi-eskala: Erdi mailako teknikariak.

Titulazioa: Arkitektura Teknikoa.

Hizkuntza-eskakizuna: IVAPeko 3. HE.

Derrigortasun-data: 2008-12-22.

Erabaki hau behin betikoa den eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa edo egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegian. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da, iragarkia azken aldizkari ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Hala ere, nahi izanez gero, eta aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik, birjarpen errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia hartu duen organoari berari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, iragarkia azken aldizkari ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Elgoibar, 2009ko otsailaren 27a.

Alkatea,

ALFREDO ETXEBERRIA MURUA.


Azterketa dokumentala