Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1670

EDIKTUA, 1001/2008 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Demandatzailea: Gráficas Lizarra SL.

Prokuradorea: Bajo.

Demandatua: Llave de la Vivienda SL.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

Baietsi egiten dut Bajo Martínez de Murguía prokuradoreak -Gráficas Lizarra SLren izenean eta ordez- Llave de la Vivienda SLren aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari 40.098,42 euroko diru-zenbatekoa eta ebazpen honen 2. zuzenbide-oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera. Kostuak, halaber, demandatuari ezartzen dizkiot.

Llave de la Vivienda SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala