Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1668

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2008an emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa.

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretu honek helburu dauka, irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz, nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Dekretu horren bigarren xedapen iragankorren ezarritakoaren arabera, 2008an, 12. artikuluan aurreikusitako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuen ezarpenerako laguntzen eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari aurkeztuko zaizkio. Horretarako, bi hilabeteko epea izango da dekretu hau argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera.

Dekretu horrek ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak aipatutako xedapenaren babesean eskatutako kalte-ordainak ematea erabaki zuen.

Ebazpenak esleipendunei jakinarazi ondoren, bidezko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea emandako laguntza eta onuradun guztien zerrenda.

Horren indarrez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko emandako laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzea, guztiek ezagutu dezaten. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

ERANSKINA/ANEXO

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko 2008. urtean emandako dirulaguntzak

Ayudas a la implantación de servicios de gestión, sustitución y asesoramiento concedidas en 2008 al amparo del Decreto 133/2008, de 8 de julio, sobre ayudas estructurales y ambientales del sector agrario

Onuradunak

Beneficiarios Dirulaguntza (Euro)

Ayuda (Euros)

Agricultores y Ganaderos de Álava, Sdad. Cooperativa 7.370,54

Abelur, Sdad. Coperativa 1.695,16

Lorra, Sdad. Cooperativa 10.327,23

Lurgintza, Sdad. Cooperativa 16.261,21

Sergal 2.294,20


Azterketa dokumentala