Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1667

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko otsailaren 17koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena. Honen bidez ezarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan berdelaren gehieneko harrapaketa- eta lehorreratze-bolumenak 2009ko arrantza-kanpainarako.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebil­tzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Euskal Autonomia Erkidegoan berdelaren gehieneko harrapaketa- eta lehorreratze-bolumenak 2009ko arrantza-kanpainarako ezartzen duen 2009ko otsailaren 17ko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindua 2009ko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (49. zenbakia). Aginduaren testuan aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

2. artikuluan, b) idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

«- 250 TRBtik gorako edukiera duten ontziak: 21.000 kg.»

Honako hau esan behar du:

«- 250 TRBtik gorako edukiera duten ontziak: 24.000 kg.»

4. artikuluan, b) idatz-zatian, honako hau dioen tokian:

«- 250 TRBtik gorako edukiera duten ontziak: 21.000 kg.»

Honako hau esan behar du:

«- 250 TRBtik gorako edukiera duten ontziak: 24.000 kg.»


Azterketa dokumentala