Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1666

66/2009 DEKRETUA, martxoaren 17koa, honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: N-634 Errepideko 27,062 eta 27,125 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko proiektua eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.

Bide Azpiegituretarako Departamentuko diputatuak 2008ko urriaren 8an emandako Foru Aginduaren bidez, «N-634 Errepideko 27,062 eta 27,125 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko Proiektua» onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko urtarrilaren 27an Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, eta ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

2008an zehar, hainbat lur-jausi izan ziren N-634 errepidean, 27,062 eta 27,125 KPen artean. Luizia oraindik ere asko mugitzen da, eta ezegonkortasun-egoerak okerrera egin du azkenaldian.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, N-634 Errepideko 27,062 eta 27,125 KPen arteko lur-erauzketaren ezponda egonkortzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzea. Berariaz hasarazitako dosierrean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala