Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1660

AGINDUA, 2009ko martxoaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkeztuz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei egiten zaie dei.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lana da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakasleen prestakuntza antolatzea, eta bestetik, zaintzea irakasleek prestatzeko duten eskubidea eta obligazioa (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak emana; III. tituluko III. kapituluan), behar bezalako baldintzekin eta kalitatearekin, eta lanbidearen beharrizanei erantzunez gauzatuko dela.

Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, urtero, irakasleak prestatzeko plana egiten du. Plan horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin ditu, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza behar bezala jardun dadin irakasle prestuak izango direla bermatzearren, eta, zehatz esatera, hezkuntza-sistema berria hobetzearren; eta, beste alde batetik, bideak irekitzen ditu irakasleei beren lanean sumatzen dituzten beharren eta egiten dituzten eskaeren araberako prestakuntza emateko.

Plana erabat definitzeko eta, batez ere, plana abian jartzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bere zerbitzuez gain, zenbait erakundek lagundu eta parte har dezan behar du. Prestakuntzaren arloan aritzeko duten gaitasunaren ezagutza erabatekoa eduki behar dute erakunde horiek; hain zuzen ere, horrek bermatuko du helburuak beteko dituela planak.

Agindu honen bitartez, plan honetan parte hartzeko interesa duten erakunde guztiei egiten diegu dei, proiektuak bidal ditzaten. Horretarako, irakasleak prestatzeko 2009-2010 ikasturteko planaren lehentasunen eta proposamenen berri izan behar dute, eta hortik abiatu proiektuak egiteko. Proiektu horiek aurkezteko moduak eta epeak ezarri dira hemen, bai eta haien artean hautaketa egiteko prozesuak ere. Hautaketa hori egiteko irizpideak ere argitaratu dira, eta hautaketa egiteko arduradun izango direnak zehaztu. Orobat, prestakuntza-jarduerak zein baldintzatan burutuko diren ere adierazi da.

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Deialdiaren helburua.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko lanetan ari diren edo horrelako lanetan aritzeko prest egongo liratekeen erakunde publiko eta pribatu legez eratutakoei dei egitea, Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Plana eta, bereziki, 2009-2010 ikasturterako aurreikusita dauden lehentasunezko programak garatzeko proiektuak aurkez ditzaten; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzeko proiektuak izan beharko dira.

2.- Helburu hori gauzatzeko, 1.425.000 euro jarriko dira.

3.- Deialdi hau lehiaketa-sistemaren bidez ebatziko da.

2. artikulua.- Onuradunak.

1.- Onuradunei diru-laguntzak eman eta ordaintzea dirua itzultzeko edo zigortzeko edozein prozedura bukatzearen baldintzapean egongo da, prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasi bada eta oraindik tramitatzeko fasean badago.

2.- Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

3. artikulua.- Diruz lagundu ahal izango diren jarduerak.

1.- Lankidetza-proiektuak segidan aipatzen diren multzo hauetako baten edo gehiagoren ingurukoak izan daitezke (aurrekontuak multzo bakoitzerako esleitzen duen diru-zenbatekoa ere zehaztu da):

a) 1. multzoa: atzerriko hizkuntzak ikasi eta hobetzeko prestakuntza-jarduerak; zenbatekoa: 300.000 euro.

b) 2. multzoa: era bateko eta besteko irakaskuntza-maila eta -motetako irakasleak, prestakuntza-zikloetakoak izan ezik, zientzia-didaktiketan eguneratzeko prestakuntza-jarduerak; zenbatekoa: 1.000.000 euro.

c) 3. multzoa: Sailak sustatutako programen ebaluazio eta hedapenari lagunduko dioten prestakuntzaren jarduera osagarriak, hala nola Prestakuntza Planaren osagarri izango diren jarduerak; zenbatekoa: 125.000 euro.

2.- Multzo bakoitzeko prestakuntza-jardueren edo prestakuntzaren jarduera osagarrien helburu, eduki eta ezaugarri orokorrak I. eranskinean daude zehaztuta.

3.- V. eranskinean zehazten dira 1. eta 2. multzoetako jarduerak, baita jarduera horiek gauzatu ahal izateko gehien eragiten duten baldintzak ere; eta lehentasunezkotzat joko dira. Baldintza zehatzak erakunde eskatzaileen esku egongo dira Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren internet orrialdean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net). Dena dela, erakundeek beste jarduera batzuk proposatu ahal izango dituzte, baldin eta I. eranskinean jasotzen diren helburuak eta egitura errespetatzen badituzte. Multzo bakoitza aztertzerakoan lehenengo hartuko dira kontuan V. eranskinean aurkezten diren proposamenak eta gero entitateek proposatutakoak.

4. artikulua.- Eskabideak aurkeztea.

1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira deialdi honetan parte hartzeko eskabideak, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak adierazitako tokietako edozeinetan.

2.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

3.- Eskabidearekin batera, diru-laguntza zein jardueretarako eskatzen den, jarduera horietako bakoitzaren datuak aurkeztu behar dira, bi aletan; III. eranskinean zehazten dira datu horiek.

4.- Era berean, agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

- IFZen fotokopia.

- Zerga-obligazioak beterik izatea egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak.

- Eskatzailea eskabidea egiten duen erakundearen legezko ordezkaria dela egiaztatzeko notario-akta edo beste agiri batzuk (aurreko deialdietan aurkeztu ez bada, edota erakundearen legezko ordezkaria aldatu bada).

- Prestakuntza-jarduerak burutzeko baimena duela egiaztatzen duen agiria (Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartuta egotea prestakuntza-jardueren atalean).

5.- Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

6.- Eskabidea guztiz beteta bidaltzen ez bada, edota harekin batera aurreko atalean aipatutako agiriak aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatuko zaio 10 eguneko epean okerra konpontzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Hori egin ezean, bere eskabidea bazter utziko dela jakinaraziko zaio eta Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du Herri Administrazioan Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 eta 42.1 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

7.- Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legean, titulartasun publikoko datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoan, xedatutakoa betez, eskabidea betetzeak berez dakar interesatuak baimentzen duela eskabidean idatzitako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetara sartzea. Datu horietara sartzeko, zuzentzeko, ixteko eta horien kontra jotzeko eskubideak, aipatutako legeetan aurreikusita daudenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztapeneko Zuzendaritzan gauzatu ahal dira (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

Interesatuak eskabidea aurkezte hutsak datuak herri-administrazioek elkarri pasatzeko baimena ematea dakar, deialdian xedatutako egiaztatzeak egiaztatu eta gauzatzeko asmoz.

5. artikulua.- Diru-laguntzak kudeatuko dituzten organoak.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren ardura izango da agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatzea.

6. artikulua.- Ebaluazio-batzordea.

1.- Batzorde batek aztertu eta ebaluatuko ditu proposamenak; Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo hark horretarako ordezko izendatutakoa izango da batzorde horretako buru, eta beste hauek kide: Hezkuntzako ikuskatzaile nagusia, Lurralde Ordezkaritzetako Pedagogia Berrikuntzako buruak, Irakasleen Hobekuntzarako arduraduna eta gehienez beste hiru funtzionario, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izendatutakoak; horien arteko bat Berritzeguneko zuzendaria izango da.

2.- Batzorde horrek proiektuak era egokian baloratzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu, eta aldaketak proposatu ere bai, aurkeztutako proiektuek ezarritako helburuak betetzen dituztela hobeto bermatzearren.

3.- Batzordeak proposamenak hezkuntza sailburuordeari helaraziko dizkio. Horrek ebatziko ditu deialdiak, eta ebazpenak EHAAn argitaratuko dira.

7. artikulua.- Diru-laguntzak emateko irizpideak.

1.- Lankidetza-proiektuak eta, ondorioz, 1. eta 2. multzoetan eskaintzen diren prestakuntza-jarduerak hautatzeko, IV.A eranskinean aipatzen diren irizpideei eta baremazioari jarraituko zaie. Horretarako, hautaketa- eta balorazio-irizpideak aplikatuz, eskabideak ebaluatu eta IV.A eranskineko baremoan 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten jarduerek besterik ezingo dute diru-laguntza jaso.

2.- Lankidetza-proiektuek 3. multzoari dagozkion jarduerak proposatzen badituzte, horiek hautatu eta ekonomiaren aldetik baloratzeko IV.B eranskinean aipatzen diren irizpideei eta baremazioari jarraituko zaie.

8. artikulua.- Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Onartutako aurrekontu garbiaren % 100 (III. eranskinean aipatzen diren kontzeptuak kontuan hartuz) esleitu ahal izango die hautatutako proiektuei Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, baldin eta prestakuntza-jarduerak I. eranskineko 1. eta 2. multzoetakoak badira, edota 3. multzoan aipatzen diren prestakuntzaren jarduera osagarriak badira.

9. artikulua.- Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Diru-laguntza hauek jasotzea eta beste edozein laguntza jasotzea bateragarriak dira, nahiz iturri publikoetatik edo pribatuetatik jaso laguntza. Hala ere, xede baterako jasotako diru-laguntza guztien zenbatekoa xede horren kostua baino handiagoa bada, deialdi hau dela-eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, gehiegizko kopuru hori kenduko baitzaio.

10. artikulua.- Ebazpena.

1.- Hezkuntza sailburuordeak, Ebaluazio Batzordearen proposamenak ikusi eta gero, 3. artikuluko multzoei buruzko ebazpenak emango ditu; sei hilabeteko epea izango du horretarako, agindu hau indarrean jartzen denetik. Ebazpen horiek jakinarazi egingo zaizkie interesatuei eta EHAAn argitaratuko dira.

2.- Eskatutako baldintzak betetzen dituen proposamenik ez badago, edo proposamen gutxiegi, eta horren ondorioz agindu honen 3. artikuluan aipatutako multzoetakoren bati dagokion dotazioa agortzen ez bada, Ebaluazio Batzordeak bere esku izango du proposatzea soberakinak beste multzoetako edozeini ematea; betiere, gehikuntza jaso duen multzoari buruzko ebazpena eman gabe badago, eta gehikuntza hori agindu honek ezarritako betekizunak betetzen dituzten kontzeptu lagungarriak gauzatzeko erabiltzeko bada. Ebaluazio Batzordeak proposatuko du soberakinok nola erabili, baina behar bezala arrazoitu beharko du proposamena.

3.- Baldin eta epe horren barruan ez bada ebazpenik ematen, eskabideak ezetsi egin direla jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

4.- Hezkuntza Sailak deuseztatu egingo ditu diru-laguntzak, agindu honen 15. artikuluan xedatzen den prozedurari jarraituz, baldin eta, matrikula egiteko hasierako epea igarota, jarduerak ez baditu bete proiektuaren gehienezko plazen % 40. Halakoetan, Hezkuntza Sailak jakinarazpena egingo die proiektu horien erakunde onuradunei.

5.- Ebazpenen aurka, ez baitute administrazio-bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari; hilabeteko epea izango da horretarako, ebazpenak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

11. artikulua.- Erakunde onuradunaren betebeharrak.

1.- Ematen den diru-laguntza onartzea. Hain zuzen ere, baldin eta, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoko egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egin diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.

2.- Zertarako eman den diru-laguntza, helburu horretarakoxe erabiltzea.

3.- Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatzen dieten informazioa ematea.

4.- Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

5.- Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu baldin bada, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

6.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan aritzea ikastaroetara eta/edo prestakuntza-jardueretara joan diren irakasleen ebaluazioan.

7.- Jarduerak burutzeak edo ebaluatzeak eskatzen duen administrazio-kudeaketa egiteko behar diren datuak ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

12. artikulua.- Diru-laguntza ordaintzea.

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, bi epetan:

a) Lehenengo epea, diruz lagundutako guztiaren % 80, ikastarorako onartutako eskabideak kontuan, prestakuntza-jarduera guztiak egingo direla bermatzen denean ordainduko da.

b) Bigarren epea, gainerako % 20a, ez da 13. artikuluan aipatzen den dokumentazioa jaso arte ordainduko.

13. artikulua.- Diru-laguntzen justifikazioa.

1.- Diruz lagundutako ekintza bakoitza amaitu eta hamabost eguneko epearen barruan, erakundeak ondokoa bidaliko dio Irakasleen Hobekuntza Zerbitzuari: jardueraren gaineko txostena edo akta, ikastaroaren ezaugarri nagusiekin eta jardueran parte hartu duten irakasleen zerrendarekin, gaitzat jotakoak beren-berengi aipatuz.

2.- Burututako jarduera bakoitza bukatu eta hilabeteko epearen barruan, erakundeak Irakasleen Hobekuntza Zerbitzuari bidaliko dio ikastaroan erabilitako ikasmaterialen kopia: apunteak edo inprimaturiko materiala, softwarea, etab.

3.- Erakunde esleipendunak azken jarduera burutu eta hiru hilabeteko epearen barruan, erakundeak, dagokion organoaren bitartez, jarduera-programa guztiaren likidazio ekonomikoaren txostena aurkeztu behar du, eta, hor, gastuak, diru-sarrerak eta diru-sarreren jatorria zehaztu behar ditu. Erakunde onuradunak, emandako diru-laguntzaz egindako gastuak egiaztatzeko jatorrizko ziurtagiri, faktura eta horien baliokide edo ordezko izan daitezkeen gainerako agiriak jarri behar ditu Administrazioaren eskura.

4.- Ezarritako helburuak noraino bete diren egiaztatze aldera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kasuan-kasuan ezarritako ebaluazio-prozeduren pean egongo dira jarduerak, zernahi direlarik erakundeek ezarrita dauzkaten barruko ebaluazio-tresnak.

14. artikulua.- Laguntza emateko baldintzak aldatu izana.

Laguntza ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, laguntzaren helburua betetzen bada, edo beste edozein erakunde publikok zein pribatuk diru-laguntza eman badu, laguntza emateko ebazpena ere alda liteke horren ondorioz, betiere diru-laguntzaren arauan jasotzailea izateko ezarri ziren betekizunak zaindurik.

15. artikulua.- Betebeharrak ez betetzea.

Onuradunak itzuli egin beharko ditu esleitutako diru-zenbatekoak eta are dagozkiokeen legezko interesak ere, honelakoren bat gertatuz gero: diru-laguntza zein helburu zehatzetarako eskatu zuen eta esleitu zitzaion, horretarakoxe ez erabiltzea; diru-laguntza esleitzeko arrazoi izan zen jarduera ez gauzatzea; diru-laguntza berak eskabidean adierazitako helburu jakin eta zehatzetan erabili duela ez justifikatzea; edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. Tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), agindu honetan edo diru-laguntza esleitzeko ebazpenean ezarritako betebeharrak ez betetzea. Eta itzuli, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarakoxe ezarritako jardunbideari jarraituz itzuli beharko ditu (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura esleitutako diru-laguntzak itzultzeko jardunbidearen eta diru-laguntza horien bermeen araubide orokorra ezarri zuen Dekretu horrek, eta, orobat, aurrekontu orokorrak kudeatzen laguntzen duten erakundeen betekizun, araubide eta betebeharrak arautu zituen). Hala ere, bidezko beste ekinbide batzuk ere erabili ahal izango dira onuradunaren aurka. Bestalde, horrela itzulitako diru-laguntza guztiak diru-sarrera publikoak direla joko da, legezko ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Agindu honetako 1. artikuluan ezarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, egin beharreko prestakuntza-jardueren kopurua kontuan hartuta, baldin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetako aurrekontu-zuzkidurak agortu ez badira. Diru-laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da hori, eta Hezkuntza sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

Hirugarrena.- Agindu honetan prozeduraren gainean arautu gabe utzitakoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak arautuko du.

Laugarrena.- EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

PRESTAKUNTZA JARDUEREN ETA JARDUERA OSAGARRIEN EDUKIA ETA EZAUGARRIAK

1. multzoa

Atzerriko hizkuntzak ikasteko 2009ko ekainaren 28tik uztailaren 31ra bitartean antolatzen diren jarduerak sartzen dira hemen, hain zuzen ere helburu hauek badituzte:

- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleek, ingeleseko espezialista ez direnek, ikasleekin ingelesez komunikatu ahal izateko moduko hizkuntza-gaitasuna hartzea, eta/edo lehendik zeukaten gaitasuna hobetzea, komunikazio-hizkuntza gisa erabili ahal izateraino.

- Irakasle espezialistek dauzkaten atzerriko hizkuntzen ikasketa-metodoak hobetu eta eguneratzea, atzerriko hizkuntzen irakaskuntza Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumetako hasiera-hasierako mailetan ezarri ahal izateko apurka-apurka.

- Atzerriko hizkuntzetako irakasleak eguneratzea, irakasten dituzten atzerriko hizkuntza horiek hizkuntzaren, kulturaren edo metodologiaren aldetik dituzten edukietan; eta, orobat, hizkuntza-ikastetxe horietara joaten diren ikasleen ezaugarriak eguneratzea.

Prestakuntza-jarduerek, gutxi gorabehera, honelako egitura, eduki eta iraupena izan dezatela eskatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak:

- Ingelesez hitz egiten den Europako herrialdeetan ingelesa hobetzeko ikastaroak; bi/hiru asteko egonaldia, gutxi gorabehera. Norentzat: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, betiere, ikastaroa aprobetxatzeko behar den gutxieneko hizkuntza-maila badute, HEOtako oinarrizko zikloaren baliokidea, alegia.

- Frantsesez hitz egiten den Europako herrialdeetan frantsesa hobetzeko ikastaroak; bi/hiru asteko egonaldia, gutxi gorabehera. Norentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, betiere, ikastaroa aprobetxatzeko behar den gutxieneko hizkuntza-maila badute, HEOtako oinarrizko zikloaren baliokidea, alegia.

- Ingelesaren metodologia-alderdiak hobetzeko ikastaroak, ingelesez hitz egiten den Europako herrialdeetan egin beharrekoak, bi edo hiru asteko iraupenekoak. Badago horrelako ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, betiere gutxienez 80 orduko iraupena badute. Norentzat: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ingeleseko espezialista diren irakasleak.

- Atzerriko hainbat hizkuntzetako edukietan sakontzeko ikastaroak, hizkuntza, kultura eta metodologiaren aldeko alderdietan sakontzekoak, hain zuzen; hizkuntza horiek hitz egiten diren herrialdeetan egin beharko dira ikastaro horiek, eta bi/hiru asteko iraupena izan beharko dute. Norentzat: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

2. multzoa

Helburu hauek dituzten prestakuntza-jarduera guztiak sartzen dira multzo honetan:

- Irakasleak eguneratzea zientzia eta/edo didaktikaren aldetik, esan nahi baita, unibertsitatez kanpoko maila eta era guztietako irakaskuntzetako curriculumetan egitea eguneratze hori, baita erregimen bereziko irakaskuntzetako curriculumetan ere, prestakuntza-zikloetakoetan izan ezik.

- Sailak ezarritako lehentasunezko jarduera-ildoak gauzatu eta garatzearekin lotuta dauden gaitasun profesionalak hartzea (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian daude jasota: Hezkuntza Berriztatzeko Programak 2007-2010).

- Ikastetxeak indarrean dagoen legeriaren arabera ondo jardun daitezen eta irakasleen kudeaketa zuzena egiteko beharrezkoak diren espezialitate eta eginkizunetan gaitzea irakasleak.

Prestakuntza-jarduera hauek, gutxi gorabehera, honelako egitura, eduki eta iraupena izan dezaten eskatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak:

- Programen edukia ulertzeko beharrezkoa den prestakuntza zientifikoaren inguruko lan-ikastaro eta/edo -mintegiak, bai eta programa horiek ikastetxean edo ikasgelan garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak hartzekoak ere. Norentzat: programak zein mailatan ezar daitezkeen, maila horietako irakasleak.

- Gehienez 120 ordu iraungo duten ikastaroak, nahi izanez gero mintegien bidez osa daitezkeenak, eta xede hau izango dutenak: maila, arlo eta ikasgai jakin batzuetan erabil daitezkeen era bateko eta besteko metodologia-aukerak ulertzea, eta mintegien bidez edo lan-taldeak eginez, ikasgelan erabiltzeko moduko materialak sortzea. Norentzat: era bateko eta besteko maila, arlo eta ikasgaietako irakasleak.

- Gehienez 45 ordu iraungo duten ikastaroak, era bateko eta besteko mailetako curriculumetako prestakuntza beste arlo hauetakoarekin osatuko dutenak: psikopedagogia, hezkuntza-komunitateko kideen arteko harremanak, baloreak... Norentzat: unibertsitatez kanpoko irakasleak, oro har, edo, bestela, ikastaroaren edukiaren arabera dagozkion irakasleak.

- Kualifikazio-ikastaroak; iraupen, eduki eta hartzaileen aldetik, araudiak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

3. multzoa

Prestakuntzaren jarduera osagarriek, zein ere den beren egitura, eduki eta iraupena, helburu hauetako bat eduki behar dute, edo batzuk:

- Euskararen erabilera hobetu, hedatu edo indartzeko gaitasun, jakintza zientifiko edo estrategiak bereganatzea irakasleek.

- Sailaren planaren prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzea, ikasleen pertsona- eta gizarte-garapenean zuzenki edo zeharka eragiten duten erakunde eta elkarteen helburuei darizkienak.

- Topaketa, jardunaldi, biltzar eta mota horretako jarduerak antolatzea, irakasleek euren artean esperientzia trukatu ahal izan dezaten, bai eta irakasteko beren eginkizunarekin zerikusia duten azken aurrerapen zientifiko eta pedagogikoen gaineko informazioa eskuratu ere.

- Ingurune sozialarengatik egoera berezietan bizi diren ikastetxe batzuetako irakasleei aholkua, laguntza edo prestakuntza ematea.

- Irakasleak prestatzeko planei eragiten dieten edo haietan oinarri duten proiektuak, azterlanak, ebaluazioak eta abar egitea... bereziki, Sailak lehentasunezko jarduera-ildotzat jo dituenekin zerikusia dutenak.

II. ERANSKINA

ESKABIDEA

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA (aurrealdea)

(Eskabidean jarritako jarduera bakoitzeko bat bete behar da)

Kodea Izena

Jarduera

Entitatea

1.- Datu ekonomikoak (Jarduera gauzatzeko aurreikusitako kostua, guztira).

Gastuaren kontzeptua Zenbatekoa

A Langile-gastuak

B Joan-etorriak eta egonaldiak

C Materialetako gastuak

D Antolaketako beste gastu batzuk

E Jardueraren aurrekontua guztira (A+B+C+D)

F Entitatearen beraren diru-ekarpena

G Beste diru-laguntza batzuk. Norenak:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eskatutako diru-laguntza guztira (E-F-G).

2.- Egin beharreko programaren garapena, Sailak V. eranskinean adierazten diren jardueretarako planteatu dituen helburu eta metodologian oinarrituta (Sailak diseinatu duen programa erakundeen esku egongo da Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza Sailaren internet orrialdean, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net)

III. ERANSKINA (atzealdea)

Txostengile izango direnak proposatzeko eta jardueraren zuzendaria zehazteko.

Zuzendaria

NAN 1. abizena 2. abizena Izena (1) (2) (3) Orduak

Txostengileak (zuzendaria izan ezik)

NAN 1. abizena 2. abizena Izena (1) (2) (3) Orduak

(1) Egoitza: erakundearen beraren langileak direnean ENT adieraziko da eta langilea autonomoa edo beste erakunde batekoa denean NO ENT.

(2) Lantokia: hizlariaren ohiko lantokia da. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean CAV adieraziko da, osterantzean NO CAV.

(3) Kokalekua: dagozkion letra eta zifra adieraziko dira.

A1: unibertsitatez kanpoko irakaslea, sare publikoa.

A2: unibertsitateko irakaslea, sare publikoa.

A3: beste batzuk, herri-administrazioa.

B1: unibertsitatez kanpoko irakaslea, sare pribatua.

B2: unibertsitateko irakaslea, sare pribatua.

B3: bestelakoak, enpresa pribatua edo autonomoak.

IV.A ERANSKINA

1. ETA 2. MULTZOEN BAREMOAK

Barematzeko atalak Gehienez Guztira

1.- Egitura, edukiak eta metodologia 20

1.1.- Sailak proposatutakoaren arabera banatu eta egokitzea edukiak 7

1.2.- Ikastaroaren iraupena eta egitura Sailaren proposamenari egokitzea 3

1.3.- Edukiak ikastarorako proposatu den iraupenari egokitzea 3

1.4.- Lan-metodologietarako proposamenak, ikastarorako egokiak 7

2.- Giza-, gauza- eta antolamendu-bermeak 30

2.1.- Erakundearen esperientzia, aurkezten den alorreko prestakuntza-jarduerei buruzkoa 8

2.2.- Antolamendu-baliabideen eskuragarritasuna (saiogileen kopurua, erakundearenak eta/edo kanpokoak, jarduera garatzeko lokalak, baliabide teknikoak,..) 10

2.3.- Proposaturiko saiogileen egokitasuna/ospea 8

2.4.- Erakundearen ibilbidea gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortzeko politikak edo ekintzak gauzatzen 4

3.- Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa 20

4.- Aurreko lankidetzen balorazioa (kontuan hartuko dira hemen ikastaroetara joandako irakasleen satisfazio maila eta kudeaketa administratiboa) 30

4.1.- 4. baremoaren balorazioa, aurreko hiru urteena 5

4.2.- Erakunde bakoitzaren 2008/2009 deialdi honetarako ikastaroetara joandako puntuazio guztien batez bestekoa 15

4.3.- Erakundearen administrazio-kudeaketa orokorra (aktak, agiriak eta abar aurkeztea) 5

4.4.- Erakundearen kudeaketa orokorra (ikastaroaren antolaketa, sortzen diren arazoen konponbidea) 5

Guztira 100

IV.B ERANSKINA

3. MULTZOAREN BAREMOA

- Ikastetxe horretako ikasleen edo ikastaroa hartuko duten irakasleen egoera sozio-ekonomikoa. 30 puntu arte.

- Sailak sustatzen dituen egitasmoekin duten harremana. 20 puntu arte.

- Proposatutako jarduera horien beharra norainokoa den. 20 puntu arte.

- Giza-, gauza- eta antolamendu-bermeak. 20 puntu arte.

- Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa. 10 puntu arte

V. ERANSKINA / ANEXO V

Kod

Cod Ikastaroa

Título (1) (2) (3)

1. MULTZOA

BLOQUE 1

710 Language course (intermediate level) 15 I 1

711 Language course (intermediate level) 15 I 3

712 Language course (intermediate level) 15 I 2

713 Language course (advanced level) 15 I 2

714 Course de français (niveau intermédiaire) 15 F 2

715 Course de français (niveau intermédiaire) 15 F 3

720 Language for teachers 01 10 I 5

721 Language for teachers 02 10 I 5

722 Language for teachers 03 10 I 5

723 Language for teachers 04 10 I 5

724 Language for teachers 05 10 I 5

725 Language for teachers 06 10 I 5

726 Language for teachers 07 10 I 5

727 Language for teachers 08 10 I 5

728 Language for teachers 09 10 I 5

729 Language for teachers 10 10 I 5

732 Course de français 01 8 F 6

733 Deutschkurs 5 A 7

2. MULTZOA

BLOQUE 2

Haur Hezkuntza

Educación Infantil

010 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 20 E 2

011 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 20 E 1

012 Haur Hezkuntzan espazio eta denboraren antolamendua 20 E 3

013 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 20 E 3

014 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 15 E 1

015 Haur Hezkuntzatik hezkidetzan hezitzen 25 E 2

016 Haurrentzako masajea 15 E 3

017 Haurrentzako masajea 15 E 1

018 Haurrentzako masajea 15 E 2

019 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 20 E 1

020 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 20 E 2

021 Joku heuristikoa Haur Hezkuntzan 20 E 3

022 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 1

023 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 3

024 Jolas kooperatiboa Haur Hezkuntzan 15 E 2

025 La observación en aula como detección de necesidades 20 C 2

026 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurrei 15 E 1

027 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurrei 25 E 2

028 Nola eta noiz hitz egin sexualitateaz haurrei 20 E 3

029 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 2

030 Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan 20 E 3

Haur eta Lehen Hezkuntza

Educación Infantil y Primaria

101 Goi-mailako gaitasunak dituen ikaslea. Erantzuna 20 E 2

102 Goi-mailako gaitasunak dituen ikaslea. Erantzuna 20 E 3

103 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 1

104 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 2

105 Gelako behaketa, heziketa premia bereziak hautemateko giltzarria 20 E 3

106 Logopedia eta eskola inklusiboa 20 E 1

107 Logopedia eta eskola inklusiboa 20 E 2

108 Logopedia eta eskola inklusiboa 20 E 3

109 Kantatu, jo eta dantzatu 15 E 2

110 Kantatu, jo eta dantzatu 15 E 1

111 Kantatu, jo eta dantzatu 15 E 3

112 Arte hezkuntza. Lan-proiektuen bidez landu. 15 E 3

113 Educación artística. Trabajando a partir de proyectos. 15 C 1

114 Estrategias metodológicas generales para trabajar las competencias: el trabajo por proyectos 20 C 1

115 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 2

116 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 1

117 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 3

118 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena 20 E 3

119 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena 20 E 1

120 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 1

121 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 3

122 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 3

123 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 2

124 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 3

125 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 2

126 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 2

127 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 3

128 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 1

129 Paisaiaren aprobetxamendu didaktikoa gizarte Zientzietan 20 E 2

130 Paisaiaren aprobetxamendu didaktikoa gizarte Zientzietan 20 E 1

131 Paisaiaren aprobetxamendu didaktikoa gizarte Zientzietan 20 E 3

132 Testuen ulermena eta ekoizpena Lehen Hezkuntzako ikasgeletan 20 E 2

Lehen Hezkuntza eta 1. Ziklo DBH

E. Primaria y 1º Ciclo ESO

150 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza. 15 E 3

151 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza. 15 E/C 1

152 Abesbatzak ikastetxeetan: antolakuntza eta zuzendaritza. 15 E 2

153 Belaunaldi arteko programak Gizarte Zientzietarako 20 E 3

154 La práctica instrumental en el aula de música 15 C 2

155 Memoria histórica y memoria colectiva 20 C 1

156 Oroipen historikoa eta taldeko oroipena 20 E 3

157 Oroipen historikoa eta taldeko oroipena 20 E 2

158 Técnicas de dinamización de la lectura y expresión literaria. INICIACION. 20 C 2

159 Técnicas de dinamización de la lectura y expresión literaria. PROFUNDIZACION. 30 C 2

Bigarren Hezkuntza

Educación Secundaria (ESO y BAC)

200 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 3

201 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 1

202 Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentziaren garapena 20 E 2

203 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena 20 E 1

204 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena 20 E 2

205 Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentziaren garapena 20 E 3

206 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 1

207 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 2

208 Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren garapena 20 E 3

209 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 1

210 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 2

211 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 1

212 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 2

213 Konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoak: ikasketa koopetatiboa 20 E 3

214 Testuen ulermena eta ekoizpena DBHko ikasgeletan 20 E 1

215 Testuen ulermena eta ekoizpena DBHko ikasgeletan 20 E 2

216 Testuen ulermena eta ekoizpena DBHko ikasgeletan 20 E 3

217 La enseñanza del diseño en el bachillerato 15 C 3

218 La enseñanza del diseño en el bachillerato 15 C 2

219 La cultura audiovisual en el bachillerato de artes 15 C 2

220 Arte contemporáneo. Claves para la interpretación de movimientos. 20 C 2

221 Arte garaikidea: Mugimendu, korronte eta joerak ulertzeko gakoak. 20 E 3

222 Arte hezkuntza. Lan-proiektuen bidez landu. 15 E 2

223 Bolumena gelan landu 15 E 2

224 Competencia en Comunicación Lingüística y Competencia Digital: recursos en la red. 20 C 2

225 Competencia en Comunicación Lingüística y Competencia Digital: recursos en la red. 20 C 4

226 Educación artística. Trabajando a partir de proyectos. 15 C 2

227 El alumnado con altas capacidades intelectuales. Una respuesta 20 C 1

228 El arte de la segunda mitad del siglo XX. 20 C 1

229 El currículo de ciencias sociales en los países de emigración 20 C 2

230 El detective químico" : nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA (Curso on-line con actividades experimen 24 C 4

231 Erlijioen Historia 20 E 1

232 Erlijioen Historia 20 E 2

233 Erlijioen Historia 20 E 3

234 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 15 E 2

235 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 15 E 3

236 Euskal Herriko inguru fisikoko ikasketarako baliabide didaktikoak 15 E 1

237 Experiencias didácticas y creativas en la materia de dibujo 15 C 2

238 Gizarte arloko klaseak emateko IKTko tresnak 25 E 4

239 Gizarte Zientzietan gai aipagarriak proiektuen bidezko ikasketa 15 E 2

240 Gizarte Zientzietan gai aipagarriak proiektuen bidezko ikasketa 15 E 3

241 Gizarte Zientzietan gai aipagarriak proiektuen bidezko ikasketa 15 E 1

242 Heldu bizitzarako igarotzea eta atzerapen mentalari txikitutako behar bereziak 20 E 3

243 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: Ahozko elkarreragina 30 E 2

244 La Educación Literaria y las TIC 20 C 2

245 La revolución del hidrógeno 15 C 1

246 Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas en la enseñanza secundaria 15 C 3

247 Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas en la enseñanza secundaria 15 C 2

248 Los problemas de ingenio como recurso didáctico para las matemáticas en la enseñanza secundaria 15 C 1

249 Matematicas con Excel: avanzado 20 C 4

250 Matematicas con Excel: introducción 20 C 4

251 Matematika ikasten arbel digitalarekin 20 E 1

252 Matematika ikasten arbel digitalarekin 20 E 2

253 Matematika ikasten arbel digitalarekin 20 E 3

254 Musika eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 15 E 2

255 Musika eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 15 E 3

256 Musika eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna 15 E 1

257 Sostenibilidad: el futuro de la isla" : nuevo recurso CTS del Proyecto APQUA 24 E 2

258 Una historia de la música desde la práctica sonora 15 C 2

259 Una historia de la música desde la práctica sonora 15 C 3

260 XX. mendeko bigarren erdiko artea 20 E 2

Helduen Hezkuntza

Educación de Adultos

290 El aprendizaje por ámbitos en la Educación de las Personas Adultas. Ámbito de comunicación 25 C 2

291 El aprendizaje por ámbitos en la Educación de las Personas Adultas. Ámbito científico-tecnológico 25 C 2

292 Enseñanza de segunda lengua a alumnado inmigrante 30 C 2

293 Bigarren hizkuntza nola irakatsi ikasle etorkin helduei 25 E 3

294 Enseñanza de segunda lengua a alumnado inmigrante 30 C 1

Orokorra

Generales

300 Alteraciones en la Comunicación en los niños con Trastorno Generalizado del Desarrollo (TGD) 25 C 1

301 Alteraciones en la Comunicación en los niños con Trastorno Generalizado del Desarrollo (TGD) 25 C 2

302 Goi mailako gaitasunak dituen ikaslearekin eskuartzea 20 E 1

303 Goi mailako gaitasunak dituen ikaslearekin eskuartzea 20 E 2

304 Goi mailako gaitasunak dituen ikaslearekin eskuartzea 20 E 3

305 Jokabidearen inguruan 20 E 3

306 Jokabidearen inguruan 20 E 2

307 Jokabidearen inguruan 20 E 1

308 Pensando en la Conducta 20 C 2

309 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar, afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 1

310 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar, afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 3

311 Salud mental: Abordaje de crisis en el ámbito escolar, afrontar, solucionar o al menos disminuir su 20 C 2

312 Europako Erreferentzia Marko Bateratua eta Portfolioa, haren tresna 20 E 3

313 Administración de sistemas informáticos y Redes de Centro Premia 15 C 1

314 Administración de sistemas informáticos y Redes de Centro Premia 15 C 2

315 Administración de sistemas informáticos y Redes de Centro Premia 15 C 3

316 Afektibo eta sexual hezkuntza 15 E 1

317 Afektibo eta sexual hezkuntza 25 E 2

318 Afektibo eta sexual hezkuntza 20 E 3

319 Arazo mentalak dituzten ikasleekin eskuartzea ikuspegi inklusibo batetik 15 E 2

320 Arazo mentalak dituzten ikasleekin eskuartzea ikuspegi inklusibo batetik 15 E 3

321 Atentzio defizita eta hiperaktibitatea duen ikasleriari erantzuna Lehen Hezkuntzan 25 E 2

322 Atentzio defizita eta hiperaktibitatea duen ikasleriari erantzuna Lehen Hezkuntzan 25 E 3

323 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 1

324 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 3

325 Berdinen arteko tratu txarrak: Prebentzioa eta esku-hartzeak 25 E 2

326 Bizikidetza eta Kulturazteko hezkuntza 30 E 2

327 Bizikidetza eta Kulturazteko hezkuntza 30 E 3

328 Conflictos: el teatro como herramienta de prevención. 20 E/C 3

329 Conflictos: el teatro como herramienta de prevención. 20 E/C 2

330 Conflictos: el teatro como herramienta de prevención. 20 E/C 1

331 Course de français (niveau intermédiaire) 15 F 3

332 Curso On Line de Windows XP Professional y Windows 2003 Server 100 C 4

333 Curso perfeccionamiento inglés (advanced level) 15 I 3

334 Curso perfeccionamiento inglés (advanced level) 15 I 2

335 Curso perfeccionamiento inglés (intermediate level) 15 I 1

336 Curso perfeccionamiento inglés (intermediate level) 15 I 3

337 Curso perfeccionamiento inglés (intermediate level) 15 I 2

338 Dislexia ulertu eta haren aurrean jardutea 50 E 3

339 Dislexia ulertu eta haren aurrean jardutea 50 E 1

340 Dislexia ulertu eta haren aurrean jardutea 50 E 2

341 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 20 C 3

342 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 15 C 1

343 El éxito escolar del alumnado gitano: una realidad posible 25 C 2

344 Europako Erreferentzia Marko Bateratua eta Portfolioa, haren tresna 20 E 1

345 Europako Erreferentzia Marko Bateratua eta Portfolioa, haren tresna. 20 E 2

346 Euskal Pilota. Modalitate ezberdinetara egokitutako unitate didaktikoak eta tailerrak 12 E 2

347 Euskal Pilota. Modalitate ezberdinetara egokitutako unitate didaktikoak eta tailerrak 12 E 2

348 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 1

349 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 2

350 Euste-psikologiarako teknikak 15 E 3

351 Evaluación en Educación Física /Ebaluazioa Gorputz Heziketan 20 E/C 1

352 Evaluación en Educación Física /Ebaluazioa Gorputz Heziketan 20 E/C 2

353 Evaluación en Educación Física /Ebaluazioa Gorputz Heziketan 20 E/C 3

354 Gatazken ebazpena Gorputz heziketa arloan / La resolución de conflictos en educación físico. 20 E/C 1

355 Gatazken ebazpena Gorputz heziketa arloan / La resolución de conflictos en educación físico. 20 E/C 3

356 Gatazken ebazpena Gorputz heziketa arloan / La resolución de conflictos en educación físico. 20 E/C 2

357 gatazken eraldatze etikoa 20 E 2

358 gatazken eraldatze etikoa 20 E 1

359 gatazken eraldatze etikoa 20 E 3

360 Generoa eta Gorputz Hezkuntza 15 E 3

361 Generoa eta Gorputz Hezkuntza 15 E 1

362 Generoa eta Gorputz Hezkuntza 15 E 2

363 Gorputz Adierazpena Gorputz Heziketa arloan 20 E 1

364 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide. 20 E 3

365 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide. 20 E 1

366 Heziketa emozionala: elkarbizitza positiborako eta gatazken eraldatzerako bide. 20 E 2

367 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak / Lenguas, culturas y países 30 E/C 3

368 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak / Lenguas, culturas y países 30 E/C 2

369 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak / Lenguas, culturas y países 30 E/C 1

370 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta g. digitala: sareko baliabideak euskara eta lit. lantzeko 20 E 1

371 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta g. digitala: sareko baliabideak euskara eta lit. lantzeko 20 E 3

372 Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eta g. digitala: sareko baliabideak euskara eta lit. lantzeko 20 E 2

373 Joko eta jolas herrikoiak 20 E 2

374 Kultura arteko hezkuntza: pentsatu, sentitu eta egin. 30 E 3

375 Kultura arteko hezkuntza: pentsatu, sentitu eta egin. 30 E 2

376 Kultura arteko hezkuntza: pentsatu, sentitu eta egin. 30 E 1

377 Lengua de signos - Nivel 1 15 C 1

378 Lengua de signos - Nivel 2 15 C 2

379 Malabarak Gorputz Heziketan 15 E 3

380 Malabarak Gorputz Heziketan 15 E 2

381 Malabarak Gorputz Heziketan 15 E 1

382 Metodologia interaktiboak ikasgelan elkarbizitza positiboaren eraikuntzan lagungarri 20 E 3

383 Metodologia interaktiboak ikasgelan elkarbizitza positiboaren eraikuntzan lagungarri 20 E 1

384 Metodologia interaktiboak ikasgelan elkarbizitza positiboaren eraikuntzan lagungarri 20 E 2

385 Orientazio kirola eskolan 20 E 2

386 Orientazio kirola eskolan 20 E 2

387 Patinak Gorputz Heziketa saiotan 16 E 3

388 Patinak Gorputz Heziketa saiotan 16 E 1

389 Patinak Gorputz Heziketa saiotan 16 E 2

390 Percusión Corporal-Bodypercussion 20 C 3

391 Percusión Corporal-Bodypercussion 20 C 2

392 Percusión Corporal-Bodypercussion 20 C 1

393 Problemas de comportamiento y discapacidad intelectual 20 C 2

394 Programación de módulos de carácter específico y unidades de trabajo aplicadas a PCPI 25 C 3

395 Programación de módulos de carácter específico y unidades de trabajo aplicadas a PCPI 25 C 2

396 Programación de módulos de carácter específico y unidades de trabajo aplicadas a PCPI 25 C 2

397 Programación de módulos de carácter general y diseño de unidades de trabajo aplicadas a PCPI 25 C 3

398 Programación de módulos de carácter general y diseño de unidades de trabajo aplicadas a PCPI 25 C 2

399 Respuesta al alumnado con déficit de atención e hiperactividad en primaria 20 C 1

400 Seguridad en Internet. Creación y participación en comunidades virtuales. 15 C 2

401 Técnicas de dinamización de la lectura y expresión literaria 20 C 3

402 Todos somos parte del tratamiento 20 C 3

403 Todos somos parte del tratamiento 20 C 2

404 Todos somos parte del tratamiento 20 C 1

405 Zeinu hizkuntza - 1 maila 15 E 3

406 Zeinu hizkuntza - 1 maila 15 E 2

407 Zeinu hizkuntza - 2 maila 15 E 3

408 Técnicas de dinamización de la lectura y expresión literaria 15 E 1

740 Language for teachers 11 10 I 5

741 Language for teachers 12 10 I 5

742 Language for teachers 13 10 I 5

743 Language for teachers 14 10 I 5

744 Language for teachers 15 10 I 5

745 Language for teachers 16 10 I 5

746 Language for teachers 17 10 I 5

747 Language for teachers 18 10 I 5

748 Language for teachers 19 10 I 5

749 Language for teachers 20 10 I 5

750 Language for teachers 21 10 I 5

751 Language for teachers 22 10 I 5

Musika Ikasketak

Enseñanzas Musicales

500 Mantenimendua eta Konponketa (Zeharkako txirula) 15 E 1

501 Mantenimendua eta Konponketa (Zeharkako txirula) 15 E 2

502 Mantenimendua eta Konponketa (Zeharkako txirula) 15 E 3

503 Piano modernoa 15 E 2

504 Curso de técnica de dirección (Grupo instrumental) 15 C 2

505 Curso de técnica de dirección (Grupo instrumental) 15 C 3

506 Técnica vocal 15 C 1

507 Técnica vocal 15 C 2

508 Técnica vocal 15 C 3

509 Ezintasunak dituzten ikasleei klaseak emateko orientabidea hiperaktiboak 15 E 1

510 Ezintasunak dituzten ikasleei klaseak emateko orientabidea hiperaktiboak 15 E 2

511 Ezintasunak dituzten ikasleei klaseak emateko orientabidea hiperaktiboak 15 E 3

512 Aprender a escuchar la música clásica (>7) 15 C 2

513 Aprender a escuchar la música clásica (>7) 15 C 3

514 Dantza eta koreografiak 4-7 urteko haurrentzat 15 E 1

515 Dantza eta koreografiak 4-7 urteko haurrentzat 15 E 2

516 Band in a box 15 C 3

517 Finale: creación y edición de partituras por ordenador (iniciación) 15 C 2

518 Finale: creación y edición de partituras por ordenador (Profundización) 15 C 2

Hizkuntza Eskola Ofizialak

Escuelas Oficiales de Idiomas

550 Actualización idiomática lengua inglesa 15 I 2

551 Utilización de Wavelab para editar audios 15 C 1

552 Utilización de Wavelab para editar audios 15 C 2

553 Utilización de Wavelab para editar audios 15 C 3

(1) Postu kopurua

Nº de plazas

(2) Hizkuntza: E = Euskara, C= Gaztelania, E/C= Euskara edo gaztelania, I=Ingelesa, A= Alemana, F= Frantsesa

Idioma: E = Euskera, C= Castellano, E/C= Euskera o castellano, I=Inglés, A= Alemán, F= Francés

(3) Lekua: 1= Araba, 2= Bizkaia, 3= Gipuzkoa, 4= On-line; 5= Erresuma Batua/ Irlanda, 6= Frantzia, 7= Alemania

Lugar: 1= Álava, 2=Bizkaia,, 3= Gipuzkoa, 4= On-line; 5= Reino Unido/ Irlanda, 6= Francia, 7= Alemania


Azterketa dokumentala