Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1659

AGINDUA, 2009ko otsailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fernando» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak irakasteko baimena emateko dena.

Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat irakasteko baimena eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Fernando» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- 2009-2010 ikasturtetik aurrera Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat irakasteko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 48009979.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Bilbao.

Herria: Bilbao.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Fernando».

Titularra: Fernando Sánchez Angulo.

Helbidea: Iturribide 72, behea.

Baimena: «Irudi Pertsonalerako Aholkularitza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.

Ikastetxearen osaera:

- Lanbide Heziketa:

" Familia: Irudi pertsonala.

+ «Ile Apainketako» erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Ikaspostuak: 30. Txandak: 2 (goizean eta arratsaldean).

+ «Irudi Pertsonalerako Aholkularitza» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Ikaspostuak: 20. Txandak: 2 (goizean eta arratsaldean).

2. artikulua.- Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, ikaspostuen kopuruari, eskola-unitate bakoitzeko gehienezko irakasle/ikasle erlazioari eta agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio eta espezializazioari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala