Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2009ko otsailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
1082

ZIURTAGIRIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen ebazpen batena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsultari dagokiona.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, 2009ko otsailaren 24an egindako bilkuran, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak boto baliogabeen kontaketa egiteko moduari buruz aurkeztutako kontsultari dagokionez, ondoko erabaki hau hartu du:

Batzordeak uste du legeak ez duela batere bereizketarik egiten boto baliogabeen artean; hortaz, boto-kontaketan batera jaso beharko da boto horien guztizko kopurua.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Idazkaria,

EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.


Azterketa dokumentala