Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2008ko abenduaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7154

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 541/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 08.0192.01.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Ezin izan dira aurkitu Juan María Izquierdo Aranzeta eta Ismael Abaigar Alonso euren administrazio espedientean jasota dauden helbideetan (Estella-Lizarra kalea, 12-3 D, Vitoria-Gasteiz; Arrekatxiki kalea, 21-6 C, Vitoria-Gasteiz), eta jakitera ematen zaie Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela, zeina Azkoaga SAk eskatuta hasi baita 01/2006/54 zehapen espedientea ebazten duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren 2008ko ekainaren 20ko Ebazpenaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaie Juan María Izquierdo Aranzeta eta Ismael Abaigar Alonso jaunei. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala