Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
7071

IRAGARKIA, Arrantza eta Akuikultura zuzendariak hartutako erabakia jakinarazteko. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik hasiera ematen zaio behean zehaztutako zehapen-prozedurari erabaki horren bidez.

Erabaki horren jakinarazpena interesatuari helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuak jakin dezan azaltzen da jendaurrean hori guztia, jakinarazpentzat har dezan, eta honako hau ohartarazten zaio:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, interesatuak 15 egun balioduneko epea dauka espedientea aztertzeko (espedientea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia-San Sebastián kalea 1 - Vitoria-Gasteiz), bere defentsarako egokitzat hartzen dituen arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko, eta, kasua bada, frogak proposatzeko eta prozeduran baliatuko dituen bitartekoak zehazteko, hori guztia, prozedura hau abiatu duen instrukzio-egilearen aurrean.

Izen-abizenak

Nombre y apellidos Esp.-zk.

N.º exp. Urratze eguna

Fecha infracción Erabakiaren eguna

Fecha acuerdo Urratutako art.

Art. infracción

Jon Landaluce Alaminos PM 121/08 2008-09-29 2008-10-29 198/2000 D, 3. art. eta II. eranskina.

Artículo 3 y anexo II, D 198/2000.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Arrantza eta Akuikultura zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana