Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7068

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak emandako

EDIKTUA

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan ezarritako moduan (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuok:

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako enpresen alten eta bajen ziurtagiri eguneratua, empresak alta emanda jarraitzen duela egiaztatzen duena.

Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, dekretu arautzaileak ezarri bezala, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntzako Zuzendaritzan (Hona hemen helbidea: Donostia kalea z.g., Vitoria-Gasteiz PK 01010) aurkezteko, bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, Dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Expediente Zk. Enpresa

B-194-392-2007-A Del Vado Sánchez, María Ermelinda

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala