Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7066

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren zerrendatzen den espedienteari buruzkoa.

Hona hemen María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak, egin duen.

EDIKTUA

Ezin izan da egin L-2008-20-334-I espedientearen dokumentazio-eskakizuna, ezinezkoa izan baita jakinarazpena egitea Leidy Yohana Ríos andrearen helbidean, bi aldiz saiatuta ere. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betez. Horrela, interesatuari jakinarazten zaio honako dokumentazio hau aurkeztu behar duela:

Leidy Yohana Ríos Córdoba andrearen NANaren fotokopia edo bere nortasuna egiaztatzen duen agiriarena.

Eskatzailea edo eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria, bere helbidean bizi diren lagun guztien zerrenda jasotzen duena.

Familia Liburuaren fotokopia konpultsatua; bertan, laguntzaren helburu diren adingabekoak eskatzaileen seme-alaba gisa azaldu behar dira.

Eta honako hau jakinarazten zaio interesatuari, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautu zituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea bidezkoa den ala ez ebazteko. Halaber, interesatuari 10 eguneko epea ematen zaio aipatutako dokumentazio aurkezteko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan jasotako bideren batez. Dokumentazioa aurkeztu ezean, diru-laguntza ukatzen duen ebazpena emango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 18a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala