Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7060

LEHIAKETA. Iragarkia, Isurialde Kantauriarreko Mendebaldeko Arroetan gainazaleko uren ingurumena leheneratzeko lanetarako zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (C02/069/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/069/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Isurialde Kantauriarreko Mendebaldeko Arroetan gainazaleko uren ingurumena leheneratzeko lanak.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa (Isurialde Kantauriarreko Mendebaldeko Arroak).

d) Gauzatzeko epea: gauzatzeko epea bi urtekoa izango da, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik hasita.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 1.920.000 euro, BEZ barne (1.655.172,41 euro + 264.827,59 euro, BEZarenak).

5.- Behin-behineko fidantza: 49.655,17 euro.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 12a, 10:00ak baino lehen.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Taldea: O Azpitaldea: 6 D kategoria

Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek kaudimen ekonomikoko eta finantzarioko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte karatulako 29.1 puntuan adierazitako moduan eta SPKLko 64. eta 67. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta administrazio klausula zehatzen eranskinean —atzerriko enpresei buruzkoan— aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko urtarrilaren 12ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko urtarrilaren 30a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.- Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira, eta segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti. Klausula horretan guztiz garatzen dira irizpide horiek.

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

- Proposamen ekonomikoa: Ponderazioa: 50 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

- Txostena eta metodologia: Ponderazioa: 25 puntu.

- Lan-egitaraua: Ponderazioa: 25 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2008ko abenduaren 2a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: kontratugilearen profila: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 3a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana