Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
7058

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 220/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - 3. Sekzioa.

Errekurtsoa: 220/08 zenbakiko apelazioa.

Errekurtsogilea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua: Arribas Cueto, Olga.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Errekurritua: Alfredo Sison Antolin.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioaren gainean autoa eman da 2008ko azaroaren 20an. Hau dio xedapen-zatiak:

«BBVA entitatearen ordezkaritzak 2008ko otsailaren 14ko 542/04 tituluaren —judiziala ez denaren— exekuzio autoetan —zeinetatik erroilu hau baitator— Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Getxoko Epaitegiak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa baiesten dugu, eta errebokatu egiten dugu ebazpen hori, exekuzio prozeduraren izapideei ekiteko aginduz. Eta ez dizkiogu inori beren-beregi ezartzen gora jotze honen kostuak.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure ebazpena hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Epaiaren ziurtagiria dagokion erroiluari erantsiko zaio».

Alfredo Sisón Antolín demandatuak egun bizilekua non duen ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2008ko abenduaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana