Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2008ko abenduaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7054

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 28koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzetarako deialdian (EIMA III) erabiltzeko dagoen zenbateko osoa aldatzekoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 8ko Aginduaren (2008ko uztailaren 21eko EHAA) 2. artikuluak xedatzen duenez, Agindu honen diru-laguntzetarako 747.500,00 euroko zenbatekoa emango da, 2008ko ekitaldian, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu partidaren kontura.

Aipatutako 2. artikuluko bigarren paragrafoari jarraituz, diru-zenbateko osoa alda daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, betiere azken hauen ebazpenak hartu aurretik.

Diru-laguntzetarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita, eta 2008ko uztailaren 8ko Aginduaren 2. artikulua bete dadin, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.- EIMA III diru-laguntza deialdiko zenbateko osoari 157.054,54 euro gehitzea. Zenbateko osoari gehituko zaion diru hori EIMA II programaren diru-partidan sobratu den kopurua da.

2. artikulua.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 28a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PABLO JESÚS LARRAURI ALTONAGA.


Azterketa dokumentala