Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
6441

IRAGARKIA, administrazioarekiko zenbait auzi-errekurtsotan (prozedura laburtuak) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie, Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 eta 3 zenbakiko, Bilboko 2 zenbakiko eta Donostia-San Sebastiángo 1 eta 2 zenbakiko Epaitegietan, pertsonal arloari dagozkion administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek aurkeztu direla prozedura laburtuen bidez:

376/08 laburtua, Elvira Lamelas Vilak aurkeztua.

358/08 laburtua, M.ª Carmen Bueno Agerok aurkeztua.

591/08 laburtua, M.ª Dolores Gómez Cuencak aurkeztua.

609/08 laburtua, Clara Madariaga Vallánek aurkeztua.

590/08 laburtua, Gloria Rexach Vidalek aurkeztua.

737/08 laburtua, Ana M.ª Canales Barradok aurkeztua.

280/08 laburtua, Juan Carlos Sarasola Garatek aurkeztua.

283/08 laburtua, Begoña Aizpuru Goldaracenak aurkeztua.

Auzi-errekurtso hauek Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 306/2008 Ebazpenaren aurka jarri dira. Ebazpen horren bidez, Osakidetzan lan finkoa izanik, Diplomatu Sanitarioen (B.1 taldea) lanbide garapeneko mailak behin betiko esleitzen dira.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeen guztiak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana