Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6440

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak ediktu hau eman du.

EDIKTUA

Ez dugu izan L-2008-48-2336-I zenbakiko espedientea agiriz hornitzeko errekerimendua berariaz jakinarazterik izan, ez baitugu jakinarazpena Vasile Bona jaunaren helbidean egiterik izan, nahiz eta bi aldiz saiatu garen. Hori horrela, honako ediktu hau argitara ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; era berean, interesdunari honako agiriak aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

2006ko datu ekonomikoen atala behar bezala beteta eta senar-emazte biek sinatuta.

Behin dokumentazioa jasota, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebatziko da. Hartarako, 10 eguneko epea ematen diogu agiriak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendaritzan aurkez ditzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Ohartarazten diogu, orobat, hori egin ezean, eskatutako diru-laguntzari buruzko ebazpenari ekingo diogula.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 21a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala