Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6439

IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, «Utese -Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» sindikatuaren izena aldatzeko agiriak gordailatu direla jakinarazten duena.

Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4.4 artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera 10 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena idatziz alegatu dezaten, honakoa jakinarazten da: Fernando Alonso Pascual jaunak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan 4.525 zenbakia duenak, 2008ko ekainaren 30ean «Utese - Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi» sindikatuaren izena aldatzeko agiriak aurkeztu zituela Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan, eta aurrerantzean bere izena «Fesitess-Euskadi (Federación Estatal de Sindicatos de Técnicos Superiores Sanitarios de Euskadi)» izango dela. Erakundearen eremuak honakoak dira:

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Erasota uzten da, halaber, izena aldatzeko akta Fernando Alonso Pascual abokatuak izenpetu duela (Bizkaiko Abokatuen Elkargoko 4525 zenbakia dauka).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 10a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala