Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6434

IRAGARKIA, Ortuellako SR2 Peñota alorreko lehenengo fasea urbanizatzeko lanen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C01/012/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/012/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ortuellako SR2 Peñota alorreko 1. fasea urbanizatzeko lanak.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Ortuellako udalerria (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: 12 hilabete.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: lau milioi hirurehun eta bederatzi mila bostehun eta laurogeita zortzi euro eta hogeita hamahiru zentimo (4.309.588,33).

5.- Behin-behineko bermea: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoak: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 12a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

Taldea: A, Azpitaldea: 2, Kategoria: E.

Taldea: E, Azpitaldea: 1, Kategoria: D.

Taldea: G, Azpitaldea: 6, Kategoria: D.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kidek diren estatuetako enpresa ez espainiarrek kaudimen ekonomikoko eta finantzarioko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte (ondoren adieraziko da nola) SPKLko 64. eta 67. artikuluetan xedatutakoaren arabera, pleguko eranskinean —atzerriko enpresei buruzkoan— aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz.

1) Egiaztapenak.

- Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa.

Negozioen guztizkoaren gaineko deklarazioa, eta, beharrezkoa bada, kontratu honen helburuari doazkien jardueren arloko negozioen guztizkoaren gainekoa, gehienez ere azken hiru (3) ekitaldiei dagokienez eta kontuan izanik sortze-data eta jardueren hasiera-data, betiere negozio-bolumen horren erreferentziak izanez gero.

- Kaudimen teknikoa.

Azken bost (5) urteetan burututako obren zerrenda; obrarik garrantzitsuenak ondo burutu izanaren egiaztagiriarekin; egiaztagiri horiek ondokoak adieraziko dituzte: zenbatekoa, egunak eta obrak burutzeko lekua, eta zehaztu egingo da lanbidearen arauen arabera egindako obrak diren ala ez, eta obra horiek ondo amaitu ziren ala ez; agintaritza eskudunak, nolanahi ere, zuzenean jakinarazi beharko dizkio kontratazio-organoari ziurtapen horiek.

- Enpresak urtean bataz beste duen plantilari buruzko delkarazioa eta azken hiru urteetan zuzendari aritu direnen garrantzia. Dagozkien agiriak aurkeztu bhearko dituzte horiek egiaztatzeko.

2) Betekizunak.

- Kaudimen finantzarioa eta ekonomikoa.

Azken hiru (3) ekitaldietan 3.000.000,00 euroko urteko negozio-bolumena egiatatu beharko dute.

- Kaudimen teknikoa.

Azken bost (5) urteetan 6.000.000,00 euroko lanak egin izana.

- 100 pertsonatik gorako plantila izatea.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko abenduaren 15a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2009ko urtarrilaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

- Alderdi ekonomikoa (gehienez 50,00 puntu).

- Azterlanaren zorroztasuna (gehienez 30,00 puntu).

- Obra lantzeko programa (gehienez 20 puntu).

11.- Iragarkien gastuak: 390,71 euro, esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 3a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana